MANEX ERDOZAINTZI

Euskal Herriko erlijiosoak

Erlijiosoen multzoan Manexek Euskal Herriko ordena guztietako erlijiosoekin izandako harremana islatzen duten agiriak biltzen dira. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Kontzilio eta Elizaren eraberritze-haizeak zirela eta, lan egiteko modu berriak zabaldu ziren erlijiosoen artean ere bai. Euskal Herriko erlijiosoek, nork bere ordenaren mugetatik haratago begiratzeko gai bilakatu eta, nolabait, Euskal Herriko erlijioso osoak biltzeko mugimendu bat bultzatu zuten. Ahalegin horren fruitu gisa topaketak, teologia-asteak, gogoetak eta beste ekimenei hasiera eman zieten. Lan horren guztiaren idazkiak hemen bilduak daude. Gehien-gehienak komunean egindako lanak edo beste erlijiosoek eginak dira. Hala ere Manexek egindakoak guztiz garrantzizkoak dira bere pentsamendua ulertzeko. Artxibategi 8 izeneko kutxan daude bilduak denak, Manexen Liburutegian.

Azpikapitulua Lehen fitxa Azken fitxa

<< Pentsamendura itzuli

 

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons