MANEX ERDOZAINTZI

9.028 fitxa

9.028
Kodea 9.028
Atala Fededunak batasuna eta Argi bil taldea
Izenburua Euskaldunek zer galdatzen dute Elizari?
Luzaera 2 orri
Egilea Manex Erdozaintzi-Etxart
Data 1974ko maiatzaren 1a
Hizkuntza euskara
Azalpena Agiri honetan Fededunak batasunaren sortze-helburua aipatzen da: euskal kulturaren bultzapena erlijio arloan dagokionean Vatikanoko II. Kontzilioaren irizpideei jarraituz. Orduz geroztik haurren katexima euskaraz ematen saiatu dira. Oraingoan derrigorrezkoa iduritzen zaie erlijio-heziketa euskaraz eskaintzea, bai apezei, bai laikoei.
Testua (...) 1969ko apirilaren 30an sortu zen Fededunak batasuna, helburu bezala jarriz: ...la promotion et la dfense de la culture basque en matire religieuse conformment aux directives de Vatican II (...) Baitezpadakoa iduritzen zaigu Teologiako gaiak eskuaraz ikastea, erabiltzea eta erakastea, bai apezentzat bai laikoentzat. Baitezpadakoa ere, Teologiaren argihuntan, Idatzi Sainduak eskuaraz ikertzea eta zilatzea, konferentziak eskuaraz egitea. II. Katexima: Haurren katekesia initzetan bi mintzairetan egina da eta hori folklore bat da; osoki eskuaraz egina behar du (...) Ikusten dugu Eskual-Herria berritzen ari dela eta gu, Eskualdunek, ez balibadugu berritze hori fededun gisa bizitzen irriskua da Eskual-Herria Elizatik aparte berritzea. Baitezpadakoa ere responsable de catchse bat izendatzea. III. Liturgia: Hemen indar bat egina izan da: 5 diosesotan mintzaira berean egiten da, bainan manua... Erromatik etorri eta... (...) IV. Eskola: Eskola girixtinoa balinbada izan behar da libro eta ez da hala. Eskuararik ez da eskoletan eta Elizaren eginbidea da eskoletan eskuaraz erakastea eta argitzea, lehenagoko mendetan Elizaren eginbidea argitzea izan den bezala

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons