MANEX ERDOZAINTZI

9.022 fitxa

9.022
Kodea 9.022
Atala Fededunak batasuna eta Argi bil taldea
Izenburua ez
Luzaera 3 orri
Egilea Manex Erdozaintzi-Etxart
Data 1974ko urtarrila
Hizkuntza euskara
Azalpena Fededunak batasuna 1969an sortu zenetik egunera arte egin duen lanaren azalpena. Haurrendako katekesia euskaraz antolatu eta liburu egokiak prestatu eta Euskal Herriko kristau taldeekin harremanetan egoten saiatu dira.
Testua (...) Fededunak Batasunak 1- zer dugun eginik: Batasuna xutik ezarri orduko, iduritu zauku lanik beharrena ginuela Eskual-herriko haurreri eskuarazko katiximen emaitea. Hortakotz, Frantzian eginak zituzten molde berriko katiximak hartu ditugu eta eskuaralat itzuli. Eta hola sortu dira: 1969ean: Jesu-Kristori Jarraikiz, Ene popula entzun; 1970an: Zure bozkaioan Jauna; 1971an: Jainkoaren haur eta Jaunaren gana; 1972an: Aita Amek fedearen pizteko. 2- Gure bilkurak: a) Uztaritzeko Biltzar Nausia: Iragan maiatzaren 13an egin dugu Biltzar Nausia Ustaritzeko Semenarioan. Eskual-Herriko eskualde gehienetarik ganinen bilduak: Gipuzko eta Bizkaitik ere apaiz eta laiko zonbait. Orotarat, hiruetan hogoi bat lagun. - Mintzaldiak: Mixel Larrouletek: batasunak egin lanen berri; Mixel Itzainak; Santos Beloqui: Oztibarreko xokoan nola ari diren lanean, katiximako haur ttipien burasoekin bereziki; Jean Louis Davant: Herri Ekintza edo C.M.R hortan zer egiten duten Eskual Herriko gertakari eta gora-beherei buruz; Claude Harlouchet: Bainon muntatua duten Eskualdun girixtino multxo bate berri - Bozak: (hautatukao karguak) b) Kontseiluaren bilkurak: (...) denen arteko lokarriaren egiteko, lanen kudeatzeko, langilen biltzeko eta sustatzeko, iduritu zaiote on izanen zela norbait hartzea permanent bezala, denboraren erdia bederen. Eta kargu hori galdatu diote Aita Erdozaincy, Domintxinen bizi den Frantxixkanoari. Huenek onartu du, eskpilatuz nola ikusten duen bere lana (...) Batasuneko lagun zonbaitek solas-aldi luze bat izan dute Favreau Jaun apezpikuarekin, eta hari agertu diozkate beren ideiak, arrangurak eta xedeak. (...) Fededunak bgatasunak urriaren 28ean muntatu du bilkura bat Azkainen, mugaz bertze aldeko Eskualdun girixtino talde zonbaitekin elgarrekin ezagutzen egiteko eta gero, ikusiz, elgar laguntzeko.

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons