MANEX ERDOZAINTZI

7.136 fitxa

7.136
Kodea 7.136
Atala Herria eta eliza
Izenburua Euskal Diozesetako apaizen pastoral ekintzaren bateratzea
Luzaera foiletoa
Egilea Herriarekin
Data 1980ko hazilaren (azaroa) 3a
Hizkuntza euskara
Azalpena Euskal Diozesetako apaizen pastoral ekintzaren bateratzea izeneko taldeak aldizkari bat atera du, 0. zka. Herriarekin apez taldeak artikulu bat idazten du bere helburuak agertuz.
Testua (...) Eskual Herriak bere nortasuna begiratuz, bere geroa berak moldatu nahi duen mementu huntan, ez gintazke egon eskuak sakelan eta axolatu gabe. Euskal Herria, egia eta argiaren ondotik dabila: herriko seme gisa, berarekin argi horren bilatzeko eginbide handia senditzen dugu. Nahi dugu izan Eliza bat pairatzen dutenekin pairatzen duena, nigarretan daudenekin negar egiten duena (Joanes Paulo II.ak Irlandan). Bazterretik so eginez, Euskal Herrian azkartzen ari diren indarrak jujatzen eta jorratzen dituen Elizarik ez dugu nahi: horietan anitz girixtino kar handi batekin jokatzen bait dira; hala nola ikastoletan, Euskal departamenduaren alde, langile eta laborarien zindiketan, kooperatibetan, abertzale eta politika taldetan... Nahi dugu izan Eliza bat gero eta gehiago Euskaldun gisa bizi nahi duen herrian barne dagona, borondate oneko gizonen urratsak lagundu eta uztartuko dituena. Gizon horiekin batean, traba guzien gatik, euskaldunen eskubideak eta Euskal-Heriaren bizia zaintzeko behar gira borrokatu. Elgarrekin behar ditugu zuzentasunaren bideak ideki, amodioaren eta esperantza bizi baten lekukotasuna emanez. Nahi dugu izan gizonen artean salbamenduaren seinale den Eliza bat (Vatikano II.ak). - Aita Sainduari gutuna: Herri baten suntsipena ala superbizipena. Idazki hau Aita Sainduari zuzendua da. Bertan torturak eta herriaren kontrako ekintzak salatzen dira. 250 euskal apaizek sinatua da. 20 puntu gogorkeriaren epai etiko baten alde (...)

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons