MANEX ERDOZAINTZI

7.123 fitxa

7.123
Kodea 7.123
Atala Herria eta eliza
Izenburua Aita Sainduari gutuna.
Luzaera 5 orri eta dossier gehigarri bat
Egilea Herriarekin apez taldea
Data ez
Hizkuntza euskara
Azalpena Herriarekin taldeak Aita Santuari igorri gutuna. Euskal Herriko egoera azaltzen diote. Bukaeran bedeinkazioa eskatzen diote Euskal Herriarentzat.
Testua Eskual Herriko gertakarieri buruz azken egun hautan erran ditutzunak ikus eta ezin derautzugu gorde gure kezka eta arrangura. Eta hori ez segur erraiten duzunarekin ados ez gaudelakotz bainan zure erranen araberan agertzen den alderdikeria handiskoa, itsusia iduritzen zaukulakotz. (...) zeren ez dituzu aipatzen ere ehunka preso dauden eskualdunak, hauen kasuak eta hau preso altxarazi dituzten arrazoinak (...) Uste dugu zure aintzineko Aita Saindu Paulo VI.ak, Burgoseko auzi famatu hartan kondenatuen amak ez onartuz egin zaukun zauria, zure joka-moldeak samindu duela (...) Torturak aipatuz bilduma tipi bat muntatu nahi izan dugu lehenik Aita Saindua ez dakigu ba ote dakizun zorigaitzez torturak badirela hemen (...) bilduma hau egiteko baliatu gira constitucin del estado espaol delakoa onartua izanez geroztik gertatu afera berrietaz (...) Horiek guztiak jakin behar ditutzu, gure egun guzietako ogia baitira, horiek baitira betidanik eta egunoraino gure jendek karreatu eta jasan behar duten kurutze dorpea (...) Gisa hortan eskual herria zatitua (Nabarra, Ipar Euskadi) eta urratuta izaitea da guretzat ezin jasana eta izanen ere aterabide zuzen bat ardietsiko ez duguno. Ba ote dazkizu legeak emaiten dauzkigun nekeak eta trabak batasunerako? Ezagutzen ote duzu aspalditik hasia den gure herriaren errautstearen ixtorio penegingarria? (...) Espainiako konstituzioneak, populuen eskubide premiatsuenak ez ditu onartzen (...) Zorigaitzez uste dugu Elizak, gure artzeinek eta Aita Saindua ez dituztela arras eskuak garbi Eskual Herriaren kalbario luze hortan (...) Orai menturatzen gira zuri zonbait galderen egiterat: menturatuko zirea galdatzerat gure herrian torturak geldi diten? Gure aneia presunerrak eta desterratuak libratzeko galdatuko duzia? Galdatuko duzia gure herriaren azkatasuna? Galdatuko duzia gure herriak ardiets eta egin dezan bake osoa? (...) Zure behakoa eta benedizionea eskatuz gure herriarentzat.

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons