MANEX ERDOZAINTZI

6.040 fitxa

6.040
Kodea 6.040
Atala Frantziskotar idazkiak
Izenburua Anaitasuna Domintxine (Xuberoa)
Luzaera 5 orri
Egilea Anaitasuna Anaidia
Data 1973ko abuztuaren 14a
Hizkuntza euskara
Azalpena Agirian anaidiaren egoera, helburuak eta kideek egiten duten lana azaltzen da. Santosek, Martinek eta Manexek sinatzen dute.
Testua 1. Apostolutza: Baserri bateko egoitza luatzen (errentan hartua) dugu. (...) gure etxea nahi ginduke idoki adixkideeri, lan egiteko (bilkura, sezio, eta abar...) toki libro bat bilatzen duten talde ttipieri batez ere Euskal Herria hautatua eta Euskal Herriaren alde jokatzen duten taldeeri; beraz lehen-lehenik gure etxea nahi dugu euskal militanteen bil eta lan toki. Geroxeago pentsatzen dugu barne ttipi bat ondo antolatzea otoitz leku bezala, bai guretzat eta bai girixtino talde ttipientzat. Gure apostolutzaren xedea: bizi moldeaz herritarreri hurbil izaitea emeki-emeki ohar ditezen herritarrekin girela (...) Lan bat egitean edo hartzerakoan gure kriterioak dira: - Fraile giristino bezala jokatzea; - Euskal Herri osoari begiratzea; - Euskal Herri osoan diren gune, talde, pentsamendu, ekintza dinamikoak oroz gainetik ezagutzea, ulertzea, laguntzea... 2. Apostolutza etxetik kanpora: (...) Manex Erdozaincy: Fededunak eskatu dio liberatua bezala batasunean lan egitea. Fededunak batasuna girixtino abertzalek moldatu mogimendu bezala agertzen da; barne direnak: laikoak eta apez zenbait. (...) Beraz gu bizi giren eremua (Ipar Euskal Herri barnea) da nekazari herria: alde batetik laborantza eta hazkuntza mode berrieri idekia eta lotura; bainan, bestaldetik, ala politika ala sozial ala erlijio zeretan oso tradizionalista. (...) Gure inguruko apezak (...) Apeza oraino notable bat delakotz gure herri ttipietan, apezek moldatzen duten taldea (edo kasta) dukegu trabarik handiena (...) 3. Arazoak: Heien kezka edo arrangura funtsezkoena da: gure gaurko Euskal Herri huntan eta gaurko mundu giroan nola berpentsatu Fedearen eta gaurko munduaren lotura, Fedearen eta gaurko gizonaren lotura. Problematika huntan sartzen dituzte: abertzalegoa, gizarte arazoak, heziketa arazoak, seksu arazoak, kultura arazoak... (...) Sortzen, jitez, pentsaeraz, euskaldun senditzen gira: Euskal Gizartea hautatzen dugu gure herritasuna bizitzeko; - Euskaldunetan nihor baztertu gabe, Euskal gizartean berezikiago hautatzen dugu herritasun militante eta kritikoa bizitzea Euskal gizartearen oraiko izateaz eta geroaz arrenguratuak diren abertzaleekin; - Fraile bezala, gure apeztasuna gorde gabe, biziko dugun herritasuna barnaratzerat lehiatuko gira Ebanjelioaren argian eta gaurko teologia bilaketa hildoetan (...). Ala predikuetan, ala bikuretan, ala jendeekilako eguneroko harremanetan... euskal herritasun problematikak gidatzen gaitu; gure xedea: bizitzeak eramaiten gaituen guneetan edo situazionetan, aurkitzen ditugun jendeak euskal kontzientzia hartzen laguntzea; - Joan den urrian (1972) erabaki ginduen pentsaera mailean Gutierrez-en Liberazioaren Teologia elgarrekin lantzea (...) 4. Hizkuntza: gure hautuaren arabera, euskara dugu ahalaz beti erabiltzen gutartean eta Euskal Herriko gure lanetan (...).

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons