MANEX ERDOZAINTZI

6.009 fitxa

6.009
Kodea 6.009
Atala Frantziskotar idazkiak
Izenburua ez
Luzaera 1 orri
Egilea Manex Erdozaintzi-Etxart
Data 1977ko abendua
Hizkuntza euskara eta frantsesa
Azalpena Donapaleuko etxean aterbe bat dago; orain arte fisioterapeuta batek erabili du. Fraideek euskal kulturarako gune bat antolatu nahiko lukete bertan. Horretarako dirua behar dute eta eskutitz honen bidez laguntza eskatzen diote jendeari.
Testua Jadanik badu 5 urte Ipar Euskal Herrirat itzuli ginela (1972ko aboztuan). Geroztik gure eskualdeko laborari, langile eta ofiziale ttipieri hurbil eta hueien mailan bizitzera saiatzen gara. Batez ere gure lanetik bizi gara. (...) Donapaleuko gure anaiekin elkar-betean eta laguntzan, 4 frantsiskano bagira (2 Hegoaldekoak eta beste 2-ak Iparraldekoak) ofizioz eta pastoralgintzaz Euskal Herriko indar-guneetan lan egiten atrebitzen garenak. Biga bizi gara Donapleutik 7 kilometretan, Domintxainen: laborari etxe batetako egoitza eta baratzea luatzen (errentan hartuak) ditugu; beste biak gure Donapaleuko etxean bizi dira. Gure euskaldun izatea bere hedadura osoan gure herritarrekin loturik bizi nahi genuke. Eta, fraile bezala, Ebanjelioak dakarzkien baloreetan gure bizimoldea finkatuz, uste dugu, gure Anaidi bizitzak ere gaur sortzen ari den euskal gizarteari zerbait pizgarri ekar diezaiokeela. Ikuspegi honen harian, asmo ttipi bat aipatzera gatozkigu. Gure Donapaleuko etxeari datxikola, Nafarroa deritzan karrika sahetsean, bada aterbe bat: duela zenbait urte gure hauzoan bizi den kinesiterapeuta batek aterbe hori eskatu zigun bere lanerako eta dena ederki antolatu zuen. Nola, orain, Donapaleuko beste egoitza batean plantatua den, delako aterbea libro agitzen zaigu. Hor badira bi barne, bat doi bat nasaia. Gure xedea da, arren, aterbe horretaz euskal kultura tresna bat egitea. Hona nolako muntadura eraiki nahi genuken: - Eukal liburutegi bat (apailmendu, liburuak...) - Euskal diskoteka bat (entzun-tresna, maetofona, diskak, zintak...) - Polikopia mekanika bat - Laneko sala bat (mahai, aulki...) Gure irabazpideak franko ttipiak dira eta horko gresak ezin ditzazkegu har guregain. Orduan, gure asmo hau obratzeko, dei egiten diozugu.

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons