MANEX ERDOZAINTZI

5.062 fitxa

5.062
Kodea 5.062
Atala Frantziskotar idazkiak
Izenburua Jakin 31
Luzaera 2 orri
Egilea Manex Erdozaintzi-Etxart
Data 1968ko uztailaren 8a
Hizkuntza euskara
Azalpena Euskaltzaindia euskararen batasunaz gogoeta egiten ari da eta idazleen iritzia jaso nahi du, Jakinen idazten dutenena ere bai. Horretarako Jakin taldeak inkesta bat igorri die bere laguntzaileei. Bigarren orrian Manexen erantzunak daude. Euskara batuaren alde egiten du argi eta garbi.
Testua (...) Endaren aldeti jite berezia daukagulakotz, eskual gizon izaiteko gure hizkuntzan idaztea, mintzatzea eta aditua izaitea beharrezkoa zauku. (...) Batasun hunen muina lehenik eskualdun guzien jokaeran da nire ustez: gure ezazokeria utzirik, eskuara ikastea, apaintzea eta mintzatzea. Bigarrenik, hiztegi orokor bat moldatzea: jori eta aberats beita gure hizkuntza. Eskual idazle eta mintzalariek hiztegi orokor hortaz bakarrik behar lukete baliatu deliberatuki (...) Ene iduriko, batasunaren obratzeko, Eskual-Herrian argitaratzen diren kaseta, aldizkari hedatuenen zuzendariek behar liteke elgar aditu eskuara batuan dena argitaratzeko, idazleek erabili hitz konpreni gaitzeenen xehetasunak emanez (...) Nire iduriko Eskualzaindiak Eskual-Herri osoaren xerbitxuko izan behar du: bere erabakiez eta lanaz osoki obrazale eta eragintzale agertzen balin bada, nehor ez dio kexatuko. Tamalez, Iphar-alde huntan ez dakigu zer den Eskualzaindia, zer egiten eta egin gei duen! Ni beti hor izanen naiz, nire indar guziaz, eskuara batuaren alde jokatzeko.

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons