MANEX ERDOZAINTZI

5.054 fitxa

5.054
Kodea 5.054
Atala Frantziskotar idazkiak
Izenburua ez
Luzaera 2 orri
Egilea Joseba Intxausti
Data 1962ko urriaren 4a
Hizkuntza euskara
Azalpena Gutun bat da. Joseba Intxaustik Jakin aldizkaria debekatua izateko arriskuan dagoela jakinarazten dio Manexi, baimenik ez dutelako.
Testua (...) Ba-dakizu agian il egin zigutena. Baimenik ez genuen ta goiko nagusi tzarrak ordenamendura dei egin ziguten. Au joan den abendoan gertatu zitzaigun. Bilbora joan nintzen, baia zer izan zen jakiteko bakarrik. Udara onetan berriro asi gera lanean. Agoztuaren iruan egon nintzen Donostiako Prensa-nagusiarekin eta eskabidea egiteko esan zidan (...) Instantzia, bada, eginik da, orain bi illabete. Geroztik iru bider egon naiz Prensa-etxe orretakoekin, bertan baitugu gure Arantzazun egon mutil bat. Onen bidez galdatzen ditut zenbait zertzelada. Beti jardespen bera eman didate: pazientzia ukan dezagula (...) Jakin-en zuzendari berria Jose Azurmendi duzu, Arantzazun.

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons