MANEX ERDOZAINTZI

5.024 fitxa

5.024
Kodea 5.024
Atala Frantziskotar idazkiak
Izenburua ez
Luzaera 1 orri
Egilea Manex Erdozaintzi-Etxart
Data 1982ko abuztuaren 5a
Hizkuntza euskara
Azalpena Eusebio Uzurrunzaga izendatu dute Kantabriako Probintzial. Manex Akitaniako Probintziala da eta bi frantziskotar probintzien arteko harremanak estutzea proposatzen dio.
Testua Jakin aldizkariari buruzko agiriak: Arantzazuko komentuan fraidegai zeuden ikasle batzuek sortu zuten Jakin aldizkaria 1956. urtean. Fraidegai horien artean orduz geroztik euskal kulturan aski ezagunak diren izen batzuk aipa ditzakegu: Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi, Joxe Azurmendi... Manex Erdozaintzi-Etxart ez zen aldizkariaren sorreran zuzenan parte hartu, hala ere hasiera-hasieratik arduradun-talde horren laguntzaile fina izan zen, Jakinen Iparraldeko ahotsa izan zela erran dezakegu. Hasiera batean erlijio-gaiei garrantzia eman nahi izan bazioten ere, denbora laburrean Jakin euskal kulturaz kezkaturik zeuden gazteen aldizkari bilakatu zen eta teologiaz landako alorrak jorratzen hasi zen. Horrela hiru sail edo atal nagusitan zegoen antolatua: Historia, Gizartea (zientziak eta teknikak barne hartzen zituela) eta Gogoeta (filosofia eta teologia). 1969. urtean Espainiako Informazio eta Turismo Ministeritzak Jakin aldizkariaren argitaratzea debekatu zuen. Orduz geroztik Jakin sorta izeneko argitalpenekin segitu zuten eta, aldizkariaren faltan, liburu sorta baten argitalpena abiatu. 1977an, Franco hil eta gero, Jakin taldeak aldizkariaren baimen formalak lortu zituen eta gaur egunera arte mantendu duen formula lantzen hasi zen. Erraten ahal dugu Jakin dela, dudarik gabe, euskal kulturarako aldizkaririk garrantzizkoenetako bat, bai bere tradizioagatik, bai bere hedapenagatik. Agirien fitxa-sail honetan Manexek aipatutako arduradunen taldeko kideekin izandako hartu-emanak islatzen dira. Ez dira Manexek Jakinen argitaratutako artikuluak, horiek guztiak idazki argitaratuak izeneko sailean eskaintzen baitira.

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons