MANEX ERDOZAINTZI

3.063 fitxa

3.063
Kodea 3.063
Atala Frantziskotar idazkiak
Izenburua La lumire du Monde, Frre Franois
Luzaera 1 orri.
Egilea Bertrand Pirot-Delpech
Data 1983ko apirilaren 15a
Hizkuntza frantsesa
Azalpena Le Monde egunkarian agertutako artikulu bat.
Testua Probintziaren kudeatzeari buruzko agiriak: Aipatu dugun bezala, frantziskotar gisa Manex Erdozaintzi-Etxart Akitaniako Probintzi mailako hainbat karguz arduratu zen bere bizitzan zehar. 1963an probintziako Idazkari Nagusi izendatu zuten eta lan horretaz aritu zen urte batez, oraindik hagitz gaztea zelarik. Geroztik, 1966an, fraidegaien hezitzaile egon zen Okzitaniako Tolosako Seminarioan, Frantzia eta Europa osoan gazteen mugimenduak bor-bor zeuden garai horietan. Baina frantziskotar gisa izan zuen erantzukizun nagusia Akitaniako Probintzialaren izendapena izan zen, kargu horretan egon baitzen 1978tik hil zen arte. Atal honetan bildutako agiriak, 4.1 4.63 bitartekoak, arlo horri dagokionak dira. Akitaniako Frantziskotar Probintzian agiri ugari sortzen ziren, bai teologia-heziketa eta kudeatze-lana zela, baita jaiduretan bildutako fraide-taldeek sortutako proposamenak eta bestelakoak ere. Horrek guztiak ildo teologiko bat definitzen lagundu zion Manexi, horregatik agiriak biziki garrantzitsuak dira. Agiri hauetako anitz ez dira Manexek idatziak. Mota askotakoak aurkituko ditugu: fraide teologo edo arduradunetako batek egindako heziketa-txostenak, Probintziako Kontseiluek fraideen bilera nagusiak prestatzeko idatzitako bilanak, fraideen etxeetako barne-agiriak, probintzi mailan zabaltzeko proposamenak Guztiak frantziskotar bizitzaren alderdi praktikoa eta antolakuntza definitzeko nahitaezko tresnak.

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons