MANEX ERDOZAINTZI

1.065 fitxa

1.065
Kodea 1.065
Atala Predikuak
Izenburua ez
Luzaera 5 orri
Egilea Manex Erdozaintzi-Etxart
Data 1983ko abuztuaren 7a
Hizkuntza euskara
Azalpena Komunione handien ospakizuna.
Testua Frantsesezko predikuak: Manexek euskara eta frantsesa simultaneoki erabili zuen bere bizitza osoan zehar. Horregatik hizkuntza baten erabilera ez da epe konkretu batera mugatzen; Manexek beti erabiltzen du frantsesa, euskara beti erabiltzen duen bezala. Hala ere, frantsesezko datadun predikuak kronologikoki sailka daiteke etapa batzuetan, Manex frantziskotar lana burutzen egon zen tokien arabera: - 1958-1959 urteak: Orsay hirian emandako predikuak, gehien bat. Pastoraltza urtea egin zuen bertako frantziskotarren komentuan. - 1960-1965 urteak: Donapaleun eta inguruko herrietan emandako predikuak, Muntori eta Atarratze bezalako Zuberoako herrietan ere bai, baita Euskal Herriko mugaren inguruan dauden Bearnoko herrietan ere. - 1966-1972 urteak: denbora tarte horretan Manex Okzitaniako Tolosan egon zen fraidegaien hezitzaile. - 1972-1978 urteak: Ipar Euskal Herrian eta Bearne eta Landeetako hainbat herrietan emandako predikuak. -1979tik aurrera: Akitaniako Probintziala zen eta, Euskal Herriko herrietan emandako predikuei Bordelen, Pauen eta kanpoko herri zein hiri handietan emandakoak gehitu behar zaizkie. Jorratzen dituen gaiak euskarazkoetan agertzen diren berberak dira. Beharbada frantsesezko hauetan ez da Euskal Herriari buruz hainbeste solasten. Baina gizarte arazoak, erlijioa, kristautasuna (sakramentuak, Jesusen bizitza, San Frantzisko, Kontzilioa, urte liturgikoa, kristauen batasuna, besteak beste), fedea eta mundua, pobreen aldeko aukera, langileria... behin eta berriz agertzen dira. Sailkapenaren bukaeran haurren komunione handietan emandako predikuak kokatu ditugu.

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons