MANEX ERDOZAINTZI

Fitxak

Predikuak-ren fitxak
Kodea Izenburua Azalpena
1.001 Adorazione Eguna Adorazione egunari buruzko zentzuaz. Jesusek gu barrenetik ezagutzen gaitu eta bizitzarako gure indarrak eraberritzen ditu piztueraren bidez. Eukaristiaren zentzuaz. Jainkoarekiko fedea gizakien arteko ekimenetan egiaztatzen da. Euskal Herrian eta munduan Jesusen nekaldia, heriotza eta piztuera obratzen dira.
1.002 Bazko gaua Suzanne Etxamendi zenarentzat egina. Jesusek piztueraren esperantza eman digu. Jn 14,4-5 aipatzen da.
1.003 Jesusen Gorputz Saindua Corpus Christi eguna. Jesusen bizitzan bi denbora dago: Nazareteko denbora eta bizi ageria. Jesus egun batean joan zen eta berarekin eraman zuen herri langile baten esperantza. Jainkoaren Izpirituak argitzen eta finkatzen gaitu gure eguneroko eginbidean.
1.004 ez Baliteke errugabeen egunean emana izatea, irakurgai horri aipamena egiten baitzaio. Erromatarrek herriaren jabetza kendu diote Palestinari. Herri xeheak eta langileak Jesus herriaren salbatzaile bezala igurikatzen du.
1.005 ez Pazko eguna. Jesusek herriaren zapalketa-mota guztiak salatu zituen. Jesusen piztuerak gure elkar bizitza hobetzeko balio du
1.006 ez Zirriborro itxura du, marrazki eta zikinkeria ugariaz. Girixtinoen inplikazioa politikagintzan du aztergai.
1.007 ez San Frantzisko Asiskoaren egunaren bezperan Frantziskotar Ordenaren izaera. Frantziskotar fraideen bokazioa.
1.008 ez Lan baterako aipuen bilduma: Jesusen dizipuluak pobreen artetik hautatuak. Behartasuna ideial bat da.
1.009 Bozkariozko bortz misterioak Bukatu gabeko idazkia.
1.010 ez Abenduko 1. igandea. Kristauak eta politika.
1.011 ez Gizakia eta teknikaren gaia aztergai. Teknika berriek gizakia morroi bilaka dezakete. Kuba eta Algeriako gertakariak.
1.012 ez Andre Mariaren Zeruratzeari buruzko azalpenak. Herriko bestetan emana baina ez da zehazten non.
1.013 Eliza Hausnarketa bat Elizari buruz. Azkeneko orria frantsesez. Eliza Jesusekin hasten da, apostoluen taldean jadanik.
1.014 ez Elkar maitatzea eta barkatzeari buruz. 1 P 3,8-15 eta mendiko predikuaren irakurgaiak.
1.015 ez Jeanne dArc-en kanonizazioa aipatzen da eta bere bizitzari buruzko azalpenak ematen ditu.
1.016 Zer da parropia? Bukatu gabeko predikua da. Jondone Bixintxo parrokian emana. Eliza eta apez erretorearen eginbeharra. Kristauaren lana parropian: bertzeen eredua izatea.
1.017 ez Gorputza eta arima. Gizakiaren galdera sakonak. Gizona salbatua da Jesu Kristoren piztueraz.
1.018 ez Ostegun Saindua. Penitentzia ospatzeko predikua.
1.019 ez Kontzientzi azterketa baterako puntuak Bataioan zentratuak: 1. Bataioak egin gaitu Nazareteko Jesu Kristoren dizipulu 2. Bataioak egin gaitu Eliza populuaren menbro 3. Bataioak egin gaitu gure buruaren jabe
1.020 ez Pazkoa. Kristauen maitasunaren aldeko jarrera.
1.021 Munduan baina ez mundutiar Kristauak munduaren erdian bizi behar du baina ez mundutiar izateko. Munduaren arabera baino fedearen arabera bizi behar du.
1.022 ez Gurutze-bide bat da. Zazpi lehen gaeldialdietarako prediku laburrak.
1.023 Apostoluen ekinak liburutik: 17,16-34 Egungo munduan mentalitate positibista bat dago, sinestu ahal izateko gauzak ikusi, ukitu behar dira. Euskal Herriaz: frantses administrazioak eta komunikabideek gure kultura suntsitzen dute. Kritiko izan behar gara informazio horien aurrean.
1.024 ez Labets-Ilharren Abendu garaian emana. Adorazionerako prestaketa. Ezin dezakegu Jainkoa aurrez aurre ikusi baina kreazioari so eginez bere handitasuna atzematen dugu.
1.025 Bazko eguneko predikua Hilobi hutsaren pasartea aipatzen du. Piztuera. Eliza eta Bataioa. Jesusen indarra sinestunengan dago eta horien izaera ez daiteke fedegabeena bezalakoa izan. Haragitzea. Gurutzean Jesu Kristok gizateriaren askapena eskaintzen du, bera da salbatzaile bakarra.
1.026 Elbarrituaren sendatzea Cerceveau-en emana.. Mirakuluek erakusten digute Jesus Jainkoak bidalia zela.
1.027 ez San Frantziskoren besta.Donapaleuko komentuan emana. San Frantziskori buruzko predikua. San Frantiskoren mezua gure denboraino iritsi da, Elizari oldar berri bat eman zion. Bere buruari uko egin zion eta Jesus bere barrenean sartu zen.
1.028 ez Abenduko 2. igandea. Gizonak bekatua sortu zuen hasieran baina Jainkoak, maitasuna denez, bere semea igorri zuen gizonen salbatzeko.
1.029 Eskualdun gazteria batasunez Euskaldun Gazteria mugimendua zer den azaltzen du.
1.030 Andre dena Mariaz Zoihartzeko Andre Maria ermitaren beilan emana. Beilari buruz. Atzerrira lan bila joandako euskaldunen arazoa aipatzen du. Aldaketa garaian gaude eta fedeari atxiki behar zaio, horren adibide dugu Maria. Mariaren bertuteei buruz segitzen du gero.
1.031 Parropia familia handia da Mendibe herrian, Komunione Handiko festa egunean emana. Kristau bokazioaz eta Jesu Kristori jarraitu beharraz.
1.032 ez Mendiben emana Adorazione egun batean. Jesusen erakaspenari jarraitu beharraz.
1.033 Parropia Komunione Handiko egunean. Festa hori familian eta parropian ospatzeko poztasunaz.
1.034 ez Donapaleuko komentuan emana, bertan Arantzazuko ikasle batzuk udaldia pasan zeudelarik, Bitoriano Gandiaga, besteak beste. Jesusek mundu berri bat sortzera bidaltzen gaitu. Euskal Herria aipatzen du.
1.035 ez 23.igandea A. Arantsusi eta Jutsi herrietan emana. Gizona eta legea kristau ikuspegitik. Gizona legearen gainetik dago. Gizona maitasun lokarri korapiloa da.
1.036 ez Omnia Saindua. Sainduek bizitza eman zuten herria salbatzeko. Euskal Herritik Frantziako Administrazioak erbesteratu nahi dituen euskal errefuxiatuak aipatzen ditu eta horien alde burutzen ari den gose greba.
1.037 Jesus bere Aitaren lekuko Mendekoste eguna. Mendibe eta Beorlegin emana. Elizaren hasierari buruz.
1.038 ez Salbatoreko elizan emana (Mendibe, Irati oihanean). Beila eguna. Fedeak gure herria eraikitzen eta finkatzen laguntzen digu. Eukaristia ez da Jesusek egin zuenaren oroimena, gaur egun gurekin dagoela erakusten diguna baizik.
1.039 ez 14. igandea B. Mk 6,1-16. Jesusek pobreen aldeko hautua egiten du.
1.040 ez 1.39.aren segida, toki berean eta aste bat beranduago emana. Jesusek dizipuluak igorri zituen besteak zutiarazteko, langileekin eta zapalduekin gertatzen diren injustizia guztiak salatzeko eta erlazio zuzenagoak eraikitzera.
1.041 ez Mendibe eta Beorlegin emana. Fede-krisiari buruzkoa. Zer erran nahi du fedea Euskal Herrian krisian dagoela?
1.042 fedearen dohaina Mendibeko festetan emana. Beorlegin ere bai. Jondone Bixintxori buruzkoa. Jesusen jarraitzaile izateak zentzu bat ematen dio bizitzari.
1.043 Jesusen ogia partikatzean Jutsin emana. Adorazione egun batean. Jesusek ausardia ematen digu etsita gaudelarik.
1.044 ez Arantsusin eta Jutsin emana. Jesus ez zen etorri erromatarrak bere lurraldetik botatzera, gizakia bere osotasunean libratzeko bide berriak eraikitzera baizik.
1.045 ez Mithirina herrian emana. Komunione handiak. Kristau izateak gizaki osoa eta herriari atxikia izatera eramaten gaitu.
1.046 ez Bakeari buruz. Jesus eta bakea.
1.047 ez Arantsusin, Izuran eta Jutsin emana. Kristautasuna eta legea. Legeak ez du kristautasuna egiten, makil bat bezalakoa da, laguntzen dio gizonari, baina makilak ez du gizona egiten.
1.048 fedea eta dirua Diruaren erabileraz. Ekonomiak badu alde on bat baina alde txarrak gehiago dira, jende langileentzat bereziki. Gure bizitza finka dezakeena ez da dirua, Jainkoa baizik.
1.049 ez 28. igandea C. Jainko herriaren otoitza da. Eskarietan Elizaren batasuna (1.a) eta Euskal Herria (2a. eta 4a) aipatzen dira.
1.050 ez Mithiria herrian emana. Misio Egun batean (Misio eguna garai batean apezek eta fraideek herrietan egiten zituzten predikazio-egunak ziren). Jesu Kristo erlijioa sakrifizio gisa gainditzera etorri zen. Euskal Herriaren zapalketaz.
1.051 ez Jesusen pobreen aldeko aukeraz.
1.052 Jesusen biziaren bi aldiak Lotura estua du 1.3.arekin. Jesusen bizitzan bi aldi dago: Nazareten pasatakoa eta Palestinako bideetan emandakoa. Nazaretekoa egoeraz jabetzeko eta barnetik hazteko balio zitzaion. Bestea bizi ageria da. Jesusen bi alde horiek beharrezkoak zaizkigu gaur egun, gure fedea ez galtzeko erlijiokeria eta legekerietan eta gure mundu eta gure herria ezagutzeko.
1.053 Emausko dizipuluak Arbotin emana. Emausko pasartearen azalpena.
1.054 ez 18. igandea A. Irakurgaiak: 1 Erg 19,9.11-13; Erm 9,1-5; Mt14,22-33. Jesus ekaitza baretzen dueneko pasartearen azalpen interesgarriak.
1.055 ez 20. igandea A. Irakurgaia: Mk 16,13-20. Jesusek eskaintzen duen salbazioari buruzkoa.
1.056 Jesusen obrak Abenduko 1. igandea. Adorazionekari Eguna . Adorazio egun horretan erabilitako prediku bat da. Jesus pobreez inguratu zen. Gizakia bere osotasunean nahi izan zuen salbatu.
1.057 ez Abenduko 1. igandea. 1.56.arekin lotua. Adorazionekari berean erabilitako beste prediku bat. Kasu honetan konfesioari edo bakearen sakramenduari lotua. Konfesioaren zerizanaz, bekatuaz.
1.058 justuak aldiz betiereko bizirat Armendaritzen emana. Mixel Bellemuren ehorzketan. Mixel Bellemur Martin (Xalbat) Bellemur Manexen frantziskotar lagunkidearen anaia zen. Ameriketara joan zen lan bila eta pistolaz hil zuten.
1.059 Jesusen heriotza Garizumako 5. igandea. Anhauzen emana. Irakurgaia: Jn 12,20-33. Jesusen heriotzaren arrazoiaz. Piztearekin bizi berri bat hasten da.
1.060 Elizakoa izaitea Elizari buruzko predikua. Kreazioari buruz mintzo da. Denek dugu Eliza moldatzen. Jesusek bera bezalako gizonak nahi ditu Elizarentzat, gizarte justuago bat eraikitzeko. Bizimodu horretatik sortuko dira eliz bokazione desberdinak: apez, fraide eta serorak. Jainkoak laguntzen digu gizartearen itxuraldaketan.
1.061 Donapaleuko eskualdekoak ere Mendiben emana. Irakurgaia: Mk 7,31-37. Jesusek paganoen lurraldeetan sartu zen erresuma guztiak Jainkoaren Erregetzan sartzen direla erakusteko. Jesusek nahi du herrialde bakoitzak bere nortasuna finkatuago, hedatuago eta ederrago ager dezan, zuzentasunean, barkamenduan, amodioan, anaitasunean... haziak.
1.062 ez 23. igandea A. Mendibeko festetan emandako predikua. Irakurgaia: Mt 18,15-20. Maitasunaren aginduari buruzkoa.
1.063 Matiu 25,31-46 Armendaritzen emana, Jean Bertrand Bellemuren ehorzketan. Jean Bertrand Bellemur Martin Bellemuren aita zen. Ameriketara joandako euskaldunez. Jean Bertrand-en bizitza aipatzen du. Mt 25 kapituluari buruzko gogoetak Euskal Herriari aplikatuak.
1.064 Bazkoko bosgarren igandea Langileriaren egunean emana. Langileen aldeko otoitza egiten du, batez ere kanpotik etorri direnen alde; baita langabetuen alde ere.
1.065 ez Komunione handien ospakizuna.
2.141 F. Fourrier Remy Bordelen emandako predikua. Frre Fourrier Remy-ren ehorzketa. Zorionekoen pasartetik abiatzen da (Lk 6-20-26). Fraidearen bizitza aipatzen du eta Jesusen jarraipenaren garrantzia
2.142 homlie de frre Jean Manexek seroren kapitulu batean emandako predikua. Kapituluan txikiei egin beharreko kasuaz mintzo da, Jesus bere bizitzan zehar jende pobre eta txikiz inguratua ibili baitzen beti
2.143 ez Eguberrietan fraideei emandako predikua. Izaerak eta portaerak bat egin behar dute
2.144 celebration de la mort du frre Alain Monti Pauen emana Hasierako aurkezpena Bertrand Duclos-ek egina da eta predikua Manexena, Mt 25-31-46 pasartetik abiatua. Fraide gazte baten ehorzketan emana.

<< Azpikapituluen zerrenda itzuli

 

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons