MANEX ERDOZAINTZI

Fitxak

Frantziskotar idazkiak-ren fitxak
Kodea Izenburua Azalpena
5.031 ez Deialdi bat da. Gai-zerrenda bati buruzko azalpenak eskatzen dira. Gai bat aukeratu eta horren inguruko lan bat egiteko.
5.032 Yakinlarien billerak Jakin aldizkarian parte hartzen dutenen bilera baterako deia. Eskualdeko albisteak biltzeko eskatzen zaie.
5.033 Jakin 34 Jakin aldizkariak 10 urte bete ditu (horregatik dakigu 1966koa dela). Hori dela eta laguntzaileei inkesta bati erantzuteko eskatzen zaie. Manexek inkestari ihardesten dio aldizkariak euskal kulturarako suposatu duen ekarpena azpimarratuz.
5.034 Jakin taldearen bilerarako inkestari erantzuna Jakin aldizkarirako egindako inkesta baten emaitza da. Manexek eta Santosek ihardetsi dute. Jakin taldeak jarraitu behar duela pentsatzen dute, Eliza eta Kulturaren eta fedearen eremuan lanean. Azken orria eskualdeko pastoraltzari buruzkoa da, alderdi horretako erantzunak Santosenak bakarrik dira.
5.035 Jakin taldearen bilerarako Jakin taldeak laguntzaileei igorri inkesta. Baliteke 5.34. agirian erantzuten den galdetegia izatea.
5.036 Jakin Historia saila Jakineko historia sailaz arduratzen direnek (Koldo Larraagak eta Joseba Intxaustik) urteko lanaren eskema egin dute. Hiru atal nagusietan banatu dute lana: a) Kondaira orokorra, b) Euskal Historia, c) Historia eta irakaskuntza.
5.037 Jakin Gizarte saila Gizarte sailaren arduradunak (Andoni Sagarnak) urteko lanaren eskema egin du. Hiru atal nagusietan bereizi du lana: a) Gizartea, b) Gizakia, c) Zientziak eta teknikak.
5.038 Jakin Gogoeta saila Gogoeta sailaz arduratzen direnek (Joan Mari Torrealdaik eta Paulo Agirrebaltzategik) urteko lanaren eskema egin dute. Bi atal nagusitan bereizi dute lana: a) Filosofia, b) Teologia.
5.039 ez Jakinen oharra harpidetza ordaintzeko eskatuz.
5.040 Jakin Hiztegiak 3 Jakin taldeak hiztegi sail bat antolatu nahi du, alor desberdinei buruzkoa. Ideiaren berri ematen dute.
5.041 Jakin hiztegietarako lehen bilera Jakin taldeak bilera bat egin du argitaratu behar duen hiztegi sailaz mintzatzeko eta erabakiak hartzeko. Bileraren emaitza Manexi igorri diote.
5.042 Jakinen programagintzarako bilera Jakinen inguruko 20 bat lagun bildu dira liburu-programa bat zehazteko. Hiru talde egin dira alorren arabera (historia, gizartea eta gogoeta). Manex gizarte alorrean dago.
5.045 ez Jakinekoek Herriot izeneko komunista bat fede katolikora bihurtu dela jakin dute; berari buruzko ale bat atera nahi dute eta Manexi informazioa eskatzen diote.
5.046 ez Herrioti buruzko lana eskertzen dio Manexi eta beste idazki bat igortzeko eskatu.
5.047 ez Lourdesko Andre Mariari buruzko lan bat egin behar dute eta Manexi laguntza eskatzen diote. Manexen izkirioan ezetz ihardetsi diela ageri da.
5.048 Yakinlarien billera Jakinek antolatu dituen jardunaldi batzuetarako gai-zerrenda.
5.049 ez Eskutitz bat da. Manexi Arantzazura, Jakinek ospatuko dituen bileretara, joateko animua ematen dio.
5.050 ez Manexek Donapaleura etortzeko proposatu dio lehenago Jose Antonio Astigarraga fraideari. Horrek, ordea, zaila ikusten duela ihardesten dio.
5.051 ez Manexek Txillardegiren Peru Leartzekoa liburuaz galdegin dio lehenago Joseba Intxaustiri eta horrek argibidea ematen dio. Bestalde Arantzazun ongi preziatzen dituztela Manexen lanak jakinarazten dio, Berri ona etorri zauku izenekoa goraipatzen du, bere euskara ederra. Idazten jarraitzeko animatzen dio.
5.052 ez Argazki bat da. Arantzazun ospatu ziren Yakin taldearen egunetan egina. Manex bertan ageri da.
5.053 ez Jakin taldeak Euskaltzaindiarekin antolatu dituen hitzaldi batzuendako gaiak dira.
5.054 ez Gutun bat da. Joseba Intxaustik Jakin aldizkaria debekatua izateko arriskuan dagoela jakinarazten dio Manexi, baimenik ez dutelako.
5.055 ez Eskutiz bat. Uztailean frantsesa ikastera joateko asmoa duela eta Donapaleun berarendako toki bat izanen ote duten galdegiten dio Manexi. Oraindik ez dute Jakinek behar duen baimena.
5.056 1962ko billera Jakinek antolatu behar dituen bileretarako gai-zerrendaren proposamena.
5.057 Gabon Eguberriak zoriontzeko agurra Jakinen partetik, Joseba Intxaustiren ohartxo batekin. Jakinen auzia konpontzeko bidean dago.
5.058 ez Joseba Intxaustik, Manexek Kantabriako Probintzialari fraide bat eskatzeko duen asmoa ezagutzen duenez, lehenbaitlehen egiteko aholkatzen dio.
5.059 ez Joseba Intxaustik uztailaren 17an Donapaleura iritsiko dela jakinarazten dio Manexi.
5.060 ez Gutun bat da. Joan Mari Torrealdaik Manexek egindako lan bat laster argitaratuko dutela jakinarazten dio. Mesede gisa Jakin Iparralden zabaltzeko ahalegin bat eskatzen dio.
5.061 ez Joan Mari Torrealdaik artikulu bat igortzeko eskatzen dio Manexi, eta bere eskualdean Jakinen aldeko propaganda egiteko eskatzen dio.
5.062 Jakin 31 Euskaltzaindia euskararen batasunaz gogoeta egiten ari da eta idazleen iritzia jaso nahi du, Jakinen idazten dutenena ere bai. Horretarako Jakin taldeak inkesta bat igorri die bere laguntzaileei. Bigarren orrian Manexen erantzunak daude. Euskara batuaren alde egiten du argi eta garbi.
5.063 Euskal Idazleen Elkartea Joan Mari Torrealdaik sinatutako akta bat. Euskara batuari buruz mintzo da.
5.064 ez Jakin aldizkaria itxi dute. Saiatzen ari dira berriz martxan jartzen baina arazoa gogorra da. Bizkitartean Jakin taldeak jarraituko du beste jarduerak antolatuz.
5.065 Jakin hiztegietarako oharrak Jakinek hiztegiak argitaratzeko asmoa du. Hiztegiek jende xumearendako tresna izatearen helburua dute, ez dira sobera espezializatuak izanen. Hiztegien eraketaz eta lanerako oharrez mintzo da.
5.066 Jakin Hiztegien antolakuntzari buruzko bilera baterako deia da. Historia eta Gizarte alorrendako proposamenak eskaintzen dira.
5.067 Jakinen 1972-1973etako programaketa Seinalatu bi urteetan egindako argitarapenen azalpena.
5.068 Jakinen urteko Bilera Donapaleuko Komentuan Bilera baterako deia. Donapaleun ospatuko da. Gaiak: Anaitasuna anaidia, Jakin, Argitalpenak eta Anaidiak.
5.069 1973an argitaratzeko ditugun eta prestatzen ari garen liburuak 1973 urterako argitaratu nahi dituzten liburuen zerrenda.
5.070 ez Jakin taldeak laguntzaileei igorritako galdera bat da: zer nahi duzu egin dezagun 1973-1977 urteetan?

<< Azpikapituluen zerrenda itzuli

 

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons