MANEX ERDOZAINTZI

Probintziaren kudeatzeari buruzko agiriak

Aipatu dugun bezala, frantziskotar gisa Manex Erdozaintzi-Etxart Akitaniako Probintzi mailako hainbat karguz arduratu zen bere bizitzan zehar. 1963an probintziako Idazkari Nagusi izendatu zuten eta lan horretaz aritu zen urte batez, oraindik hagitz gaztea zelarik. Geroztik, 1966an, fraidegaien hezitzaile egon zen Okzitaniako Tolosako Seminarioan, Frantzia eta Europa osoan gazteen mugimenduak bor-bor zeuden garai horietan. Baina frantziskotar gisa izan zuen erantzukizun nagusia Akitaniako Probintzialaren izendapena izan zen, kargu horretan egon baitzen 1978tik hil zen arte. Atal honetan bildutako agiriak, 4.001 4.63 bitartekoak, arlo horri dagokionak dira. Akitaniako Frantziskotar Probintzian agiri ugari sortzen ziren, bai teologia-heziketa eta kudeatze-lana zela, baita jaiduretan bildutako fraide-taldeek sortutako proposamenak eta bestelakoak ere. Horrek guztiak ildo teologiko bat definitzen lagundu zion Manexi, horregatik agiriak biziki garrantzitsuak dira. Agiri hauetako anitz ez dira Manexek idatziak. Mota askotakoak aurkituko ditugu: fraide teologo edo arduradunetako batek egindako heziketa-txostenak, Probintziako Kontseiluek fraideen bilera nagusiak prestatzeko idatzitako bilanak, fraideen etxeetako barne-agiriak, probintzi mailan zabaltzeko proposamenak Guztiak frantziskotar bizitzaren alderdi praktikoa eta antolakuntza definitzeko nahitaezko tresnak.

Fitxak
Kodea Izenburua Azalpena
4.001 ez Manexek Madrilen ospatutako kongresu batean emandako hitzaldia. Kongresuaren gaia: Misioa. Manex Frantziako bost frantziskotar probintzialen ordezkari gisa joan zen. Kongresuaren bukaeran eman zuen hitzaldia. Hitzaldian Akitaniako Probintziaren deskribapena egiten du, misio-lanak azpimarratuz.
4.002 Votes du Chapitre des Nattes Ohialpeetako Kapituluan onartutako proposamenen zerrenda azalpen labur batez lagundua: auto-animazioa eta hiru adarrak dira aipagarrienak. ( - Chapitre des Nattes (Oihalpeetako Kapitulua): kapitulu hau probintziako kapitulua baino urte bat lehenago egiten da eta, bestean ez bezala, honetan fraide guztiek parte hartzen dute. Oinarriari hitza emateko bidea da. Bertan fraideek euren proposamenak eman eta hiru urteetako norabidea zehazten dute. Ez da kapitulu kanonikoa. - Chapitre Provincial: Oihalpeetako Kapituluak proposatu duena baieztatzen du. Bertan frantziskotar burukideak biltzen dira: Probintziala, kontseilariak eta etxe guztietako buruak (guardianoak). - C.P.N.: Ohialpeetako kapitulua prestatzen duen batzordea.)
4.003 Du livre de J.B. Metz Un temps pour les ordres religieux? Hiru heziketa-adarrek ospatu zuten elgarretaratze batendako txostena da. Segur aski Bertrand Duclos-ek prestatu zuen eta J. B. Metz-en liburuaren azalpen bat da.
4.004 Rapport du f. Matthieu Smolders Visiteur Gnral Bisitari Orokorrak Akitaniako Probintziari buruzko txostena egiten du. Ikustaldia 1981eko kapituluaren ondoren dago egina, 1983ko bukaeran edo 1984ko hasieran segur aski. Lehenengo atalean Probintziaren etorkizuna aztertzen du, egoera larria da eta ezin da Probintziaren iraupena helburutzat hartu; hala ere Frantziako gainerako probintziek arazo berberak dituzte. Bigarren atalean probintziaren bizitza aztertzen da, hiru jaiduren (courents) jarduerari garrantzia handia emanez. Hirugarren atalean anaidien bizitzaz eta etorkizunaz mintzo da.
4.005 Notes sur lexamen psycologique en vue du discernement des vocations Frantziskotarren barne agiri bat da; bokazioen diszernimendurako irizpide batzuk eta lan-metodologia bat ematen dira.
4.011 Consultation de Province Galdeketa luze bat da. Probintziak fraideei igorri die galdeketa hori ihardesteko. Aztertzen diren gaiak: - anaidien arteko harremanak; - pastoraltza; - kanpoko misioa; - Heziketa.
4.012 Recherches et voeux des tudiants sur leur formation Okzitaniako Tolosako ikasleek egindako txostena, hartzen duten heziketari buruzkoa. Garai hartan Manex fraidegaien hezitzailea zen Tolosan. Ikasleak oso kritiko agertzen dira duten heziketa motarekin. Bizitza eta teologiaren arteko lotura eskatzen dute eta teologi korronte berriak ikastea ere.
4.013 Congrgation Provinciale 1969 Barthlemy Laboiriek egindako Probintziari buruzko txostena. Azterketa sakona egiten du. Atalak: - Probintziaren deskripzioa. - Probintziako jardueren martxa - Gazteen heziketa - Kanpoko misioak Azterketa ona da garai hartako egoeraz jabetzeko.
4.014 C.A.M. Province dAquitanie 1971an ospatuko den Oihalpeetako Kapituluaren aurrean C.A.M.eko kideek anaidiei zenbait eskakizun egiten diete, informazio gisa.
4.015 ez Brive-n egina. Frantziskotar fraideak bildu dira 1972an ospatuko den Probintziako Kapitulua prestatzeko. Bigarren atala euskaraz dago, anaia Bettani idatzitako eskutitz bat da. Gutunean fraideen bilera kontatzen da.
4.016 Tendance 3 Probintziako hirugarren jaidureko fraideak bildu dira Donapaleun lan-jardunaldi bat ospatzeko. Manexek idazkari lana egiten du. Bederatzi fraide bildu dira, 5ek ez dute etortzerik izan. Fedea eta ideologiari buruzko arazoak aztertzen dituzte. Norberak esandakoa biltzen da txostenean. Hurrengo lan-gaia Fedea eta Politika izanen da.
4.017 Compte rendu de la runion de Domezain. Tendance 3: Bourdeaux, Domezain, Pau. Hirugarren jaidureko fraideak Domintxinen bildu dira. Martin Bellemur, Santos Beloki eta Manex Erdozaintzi-Etxart hor daude. Bileran aztertu dituzten gaiak: 1. La fraternit sculire 2. Les religieuses et nous 3. Le C.N.P. 4. La Procure des Missions 5. Recyclage et formation 6. La fonction des tendances.
4.018 Lettre de Convocation au Chapitre Provincial Brive. Bertrand Duclos, garai hartako probintzialak, eskutitza igortzen die frantziskotar etxeetako nagusiei eta Probintziako arduradunei hurrengo Probintziako Kapitulurako deitzen. Manex deitua dago.
4.019 Rencontre des fraternits de Bordeaux, Domezain, Pau Bordelen ospatutako hirugarren jaidureko bilera. Fedea eta Politika gaia aztertuko dute. Oraingo honetan gaiaren planteamenduaz ari dira, galdera asko botatzen dituzte. Interesgarria da Agerkundearen teologiaz eta Askapen teologiaz egiten duten gogoeta.
4.020 Fraternit franciscaine du Pays Basque et Barn. 1976-1977 urteetan hiru topaketa-egun ospatu ziren Euskal Herria-Barnek fraide eta seroren artean. Bilera horietan aztertutakoa agertzen da hemen.
4.021 Notre vocation apostolique aujourdhui CPNek igorritako txostena da. Brive-n ospatuko den teologi jardunaldirako bilduma. Akitaniako fraideak daude deituak.
4.022 Franciscains. Province dAquitaine. CPN-Doc. 22 CPNk ospatutako bileraren akta. Aztertu ziren gaiak: 1. Evaluation de la session thlogique 2. Prparation de la session de formation anime par le P. Girardi 3. Deuxime numro de Cahiers pour la Foi 4. Le rencontre Soeurs et Frres de la famille franciscaine 5. Le Chapitre des Nattes (du lundi matin 29 aot au vendredi midi 2 septembre 1977, Brive). 6. Programme de la prochaine session CPN.
4.023 Rencontre des frres et soeurs de la famille franciscaine Donapaleun ospatutako fraide eta seroren bilera. 1976. urtean izandakoaren segida da. Parte hartu dute: Paue, Domintxine, Donapaleuko fraideak, Donapaleuko serorak, Atarratze eta Kanboko elkarteak.
4.024 Rencontre de soeurs et de frres de la famille franciscaine Probintziako fraide eta seroren bilera Briven. Elkarteen egoeraz eta munduratzeko arazo eta beharrez mintzo dira.
4.025 Fraternit franciscaine. Pays Basque et Barn Bilerarako deialdia.
4.026 Fraternit de Toulouse Okzitaniako Tolosako anaidiak Oihalpeetako Kapituluari begira prestatu duen barne antolakuntza eta funtzionamendurako txostena da.
4.027 Franternit franciscaine. Pays Basque et Barn Akitaniako fraide eta serora frantziskotarren bilerarako deia.
4.028 Tendance 3. Reunion de la Tendance Hirugarren jaidureko bilerarako deialdia.
4.029 Compte rendu de la reunion de la tendance 3 Hirugarren jaidurako kideak bildu dira jaidurei buruzko gogoeta egiteko. Jaidura honek ateratzen du Cahiers pour la Foi izeneko aldizkaria. Aztertzen dute, halaber, Probintziak proposatu duen auto-animation sistema.
4.030 rmiers engagements de Guy Caunegre dans lOrdre Paueko anaidian sartuko den Guy Caunegre izeneko fraideari eskaintzen dioten gogoeta; bere lana eta jarrera zein izan behar diren azalduz.
4.031 Session de rencontre frres-soeurs de la famille franciscaine de la region Manexek Marie-Christine D. izeneko serora bati idatzi dion gutun batetik hartutako testua da. Briven ospatu den fraide eta seroren arteko elgarretaratzeari buruzko gogoeta egiten du.
4.032 Engagements dfinitifs du f. Emile Bruch dans lOrdre Manexek, probintziala zelarik, Emile Bruch fraidearen profesioaren egunean emandako predikua, Pauen.
4.033 Fraternit Franciscaine. Pays Basque & Barn Fraide eta seroren arteko bilera. Kanbo, Paue, Donapaleu, Domintxine, Atarratze eta Landeetako franciscaines de Franois dAngers bildu dira. Elkarte-bizitzari buruz mintzo dira batez ere.
4.034 Fraternit Farnciscaine. Barn Pays Basque Landes Erlijioaren lengoaiaz mintzo dira, sarri ez baita egokia Ebanjelioa azaltzeko. Erlijio-ohitura txarren liberazioaz ere mintzo dira.
4.035 Fraternit franciscaine. Barn Pays Basque - Landes Goos-en ospatua. Fraide eta seroren bilera. Bildu diren elkarteak: Goos, Kanbo, Marciron-Paue, Donapaleu, Domintxine. Circuit social delakoaz mintzo dira. Erljiosoek gizartearen aurrean agertzen duten jarrerez mintzo dira.
4.036 Session commune: CPN et Conseil de Province CPN eta Probintziako Kontseilua elkarrekin bildu behar dira. Orria Manexek igorritako bilerarako deia da.
4.037 Fraternit franciscaine. Barn Pays Basque - Landes Fraide eta seroren arteko elgarretaratzearen akta. Bildutako elkarteak: Marciron-Paue, Atarratze, Donapaleuko serorak, Donapaleuko fraideak, Paue, Domintxine. Injustiziari buruz mintzo dira.
4.038 Fraternit franciscaine. Barn Pays Basque - Landes Eguberritan idatzitako deialdia fraide eta seroren bilera baterako.
4.039 Fraternit franciscaine. Barn Pays Basque - Landes Fraide eta seroren elgarretaratzearen akta. Bildutako elkarteak: Maciron-Paue, Atarratze, Goos, Donapaleuko serorak, Paue, Donapaleuko fraideak, Domintxine. Injustiziaren aurkako borroken inplikazioaz.
4.040 Frres et soeurs franciscaines en terres dOc et dEuskadi Bilerei buruzko balantze labur bat. Helburuak bete direla uste dute.
4.041 Les religieux en France au 19e sicle Segur aski Comit Permanent des Religieux de France izeneko batzordeak Manexi igorria. Heziketarako balio duen txosten historikoa.
4.042 Instrument de Travail sur la formation pour le Conseil Plenier de lOrdre Erromako Kuria Orokorretik igorritako txostena. Bertan Ikasketa-Zentroak berritzeari buruz mintzo da. Frantziskotarren burukideek igorri dute txostena eta Manexek Kontseiluko kideei igortzen die hurrengo bilera batean aztertua izan dadin. Ukitzen dituen puntuak: 1. La formation et notre vocation franciscaine 2. La prparation au Noviciat 3. la formation permanente 4. Formation des ducateurs et des formateurs
4.043 Franciscains. Province dAquitaine. CPN-Doc. 42. Session de Toulouse CPNren akta. 1981an jaiduren osaketa berria onartu ondoren lehenbiziko aldiz biltzen dira. Jaidurei buruz mintzo dira. CPNren aldaketaz ere bai.
4.044 Franciscains. Province dAquitaine. Conseil de Province. Doc. 31. Briven ospatutako Probintziako Kontseiluko bilera. Manexek ezin izan du bilerara joan odol isuria izan duelako eta orain atseden hartu behar du hilabete batez. Bileran aztertzen den gai nagusia: Briven egin nahi duten Maison de Session.
4.045 Chapitres Provinciaux depuis 1960 Lehen orrialdean 1960-1981 artean egindako Probintziako Kapituluen zerrenda eskaintzen da, non ospatu ziren, nor zen bisitaria, nor probintziala, nor jagolea (kustodioa) eta nor definitoreak. 1972-75 urteetan Bertrand Duclos zen probintziala, 1978-1981 eta 1981tik aurrera Manex Erdozaintzi-Etxart. Hurrengo orrialdeetan beste datu batzuk eskaintzen dira, Akitaniako probintzian maila desberdinetan egin diren topaketei buruz. Interesgarriak dira anaidiei zein fraideei igorri zaizkien txostenak, bertan Probintzian gehien baloratu diren gaien zerrenda ematen baita.
4.046 Conclusion du Conseil International Missionnaire Frantziskotarren jeneralak txosten bat igorri dio Manexi Misioetarako Nazioarteko Kontseiluaren (Conseil International Missionnaire) sorreraz mintzatzen. Gaur egungo misioari bultzada bat emateko asmoz sortua.
4.047 Franciscains. Province dAquitaine. CPN-Doc. 43. Session de Toulouse CPNren akta. Bileran jaiduren lanaz arduratzen dira eta 1983an ospatuko den Oihalpeetako Kapitulua prestatzen hasten dira. Dagoeneko 35 fraide inplikatu dira jaiduretan.
4.048 Franciscains. Province dAquitaine. CPN. Doc. 44. Session de Toulouse Partehartzaileak: Denys Bes, Bertrand Duclos, Barthlemy Laboire, Romain Matignon eta Manex Erdozaintzi-Etxart. Aztertu diren gaiak: 1. La Plaquette de presentation de la Province 2. La vie des courants 3. La preparation du Chapitre des Nattes 4. Les sessions 5. Modification des Status du CPN 6. Date du prochain CPN
4.049 Manifeste pour la Paix Akitaniako frantziskotarren hirugarren jaidurak (Communautes Nouvelles izenekoak) egindako agiria da. Indarkeriaren arazoari buruzko gogoeta bat da. Sinatzaileen artean Manex, Santos, Bertrand, Martin eta Jean Joseph Iturrioz agertzen dira.
4.050 Franciscains. Province dAquitaine. CPN. Doc. 45. Session de Toulouse CPNren bilera Tolosan (OC). Bildutakoak: Denys Bes, Bertrand Duclos, Barthlmy Laboire, Romain Matignon eta Manex Erdozaintzi-Etxart. Heldu den urtean Oihalpeetako Kapitulua ospatuko da (uztailaren 25-28 bitartean). Honako gai hauek aztertuko dira bertan: 1. La Commision Justice et Paix 2. La vie des Courants 3. Rencontre des Assistants franciscains des fraternites seculieres.
4.051 Franciscains. Province dAquitaine. Conseil de Province. Doc. 34 Probintziako Kontseiluaren akta. CPNren estatutuen aldaketaz mintzo da batez ere.
4.052 Franciscains Province dAquitaine. CPN Doc. 46. Session de Toulouse CPNko kideak gehi Probintziako Kontseiluko kideak bildu dira Tolosan (OC). Gai-zerrenda: - La Comission Justice et Paix - Lactivite des courants - La prparation du Chapitre des Nattes
4.053 Franciscains. Province dAquitaine. CPN Doc. 47. Session de Bziers. Bzier-en ospatutako bileraren akta. CPNko kide batzuk bildu dira Oihalpeetako Kapituluan eta Probintziako Kapituluan aurkezteko bildutako proposamenak (mozioak) biltzeko. Manexek ez du parte hartzen.
4.054 Franciscains. Province dAquitaine. CPN Doc. 48. Session de Pau. CPNren bilera Pauen. Manexek bigarren egunean parte hartzen du. Uztailean ospatuko den Oihalpeetako Kapitulua prestatzeko bildu dira. Gaiak: 1. Le programme gnral de cette Assemble. 2. Le Bilan prospectif des Fraternits. 3. Lutilisation aux Nattes de CPN Doc. 47. 4. Dautres questions en vue des Nattes.
4.055 Bilan-Prospectif des fraternits. Franciscains, Province dAquitaine. Oihalpeetako Kapitulua ospatu baino lehen anaidi guztiei bere egoerari buruzko txostena eskatzen zaie. Txosten horretan anaidiak aztertzen dira: Bziers, Bordele, Brive, Limoges, Montluon, Paue, Donapaleu eta Tolosa. Anaidi bakoitzak bere inguruko lurraldeko ezaugarriak aipatzen ditu, anaidian daramaten bizimoduaren azalpena, egiten duten lana, balorazioa, eragozpenak eta alderdi onak seinalatzen dituzte.
4.056 Franciscains. Province dAquitaine. Saint Louis - Evque Probintzian dauden anaidien zerrenda, bizi diren etxeen helbideekin. Probintziako fraide guztien zerrenda, sortze eguna, profesioa egin eta apeztu ziren egunak. Beste zerrenda batean ikasketak dituzten Probintziako fraideak ageri dira.
4.057 Synthse des rponses a questionnaire prparatoire la runion des Provinciaux Conseil Fdraux des 16-17 octobre 1983 Fdration Saint Damien-ek igorritako txostena. Bertan Probintzialen bilera batendako gaiak agertzen dira. Ideia eta irizpideak tradizionalak dira.
4.058 Responses au questionnaire preparatoire la runion des Provinciaux, Conseils Fdraux 1983ko urrian ospatu zen Probintzialen bilera baino lehen galdetegi bat igorri zieten komentu guztiei. Gutxi batzuek erantzun zuten, Donapaleukoak ez. Erantzunen bilduma eskaintzen da.
4.059 Franciscains. Province dAquitaine. Session de Bordeaux. CPN. Doc. 49 CPNren akta Bordelen ospatu den bilerari buruz. Aztertutako gai-zerrenda: 1. Evaluation du Chapitre des Nattes 2. Rflexions sur la visite du fr. Ministre Gnral 3. Information sur la vie des Courants 4. Premire approche du Chapitre Provincial de 1984 5. Prospective sur les sessions ventuelles 6. Information sur un Chapitre des Nattes inter-Provinces franaises en 1985
4.060 Courant 3 Hirugarren jaidurak ospatu duen bilera. Manex bertan egon da. Aztertu diren gaiak: - Justice et Paix; Proposition dune session en Aot 84 - Evaluation des Nattes Chapitre Provincial - Chapitre inter-Provinces - Motion Bien commun rapports Eglise-Monde
4.061 Status particuliers de la formation Heziketari buruzko hausnarketa bat da.
4.062 Franciscains. Province dAquitaine. Session de Brive. CPN. Doc. 50 CPNren akta Briven ospatu den bilerari buruz. Helburu nagusia Probintziako Kapituluaren prestaketa da.Gai-zerrenda: 1. Ractions des fraternits et des frres lintervention du fr. Matthieu Smolders (Visiteur Gnral) au Chapitre des Nattes 1983 2. La vie des courants 3. La session dt sur la Paix 4. Chapitre des Nattes inter-Provincial 5. Formation Permanente des Frres mineurs en France
4.063 Actes du Chapitre Provincial dAquitaine tenu Montpellier, la Maison-Mre des Soeurs de Saint Franois dAssise 1984. urtean Probintziako Kapitulua ospatu zen. Manex hil berria zen, hilabete bat lehenago. Probintziala izanik bertan egon behar zuen eta txosten bat aurkeztu. Bilan honetan kapituluan agerturiko txostenak biltzen dira, Manexena barne. Agiriak: Rapport du f. Matthieu Smolders, Visiteur Gnral; rapport du f. Jean Erdozancy-Etchart, Ministre Provincial; rapport sur lAccueil et la formation, f. Emile Bruch; Fraternit Franciscaine & Mouvement Franciscain, f. Lon Bedrune; Chapitre National des Nattes, f. Barthlmy Laboire; Justice et Paix, f. Bertrand Duclos; Motions Votes au Chapitre Provincial 1984; Elections du 24 mai 1984.

<< Azpikapituluen zerrendara itzuli

 

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons