Kontzilio inguruko bultzadak mugiarazia teologia-mailan sekulako aitzinatzeak eman ziren. Frantziskotarrek, oro har, kezka handia adierazi zuten iturri teologiko berri horiek ezagutu eta euren planteamenduak ikasteko. Horretarako jardunaldiak eta hitzaldiak antolatzen zituzten, fraideen heziketa-bilerak, heziketarako txostenak eta materialak osatzen ziren eta aipatzea ezinezko suertatuko litzaizkiguke beste hainbat ekitaldi, bai frantziskotarren artean, nola laikoekin, apezekin, eta abar. Atal honetan biltzen diren agiriak teologia-heziketazkoak dira. Manexek bilduak zituen nahiz gehienak berak eginak ez izan. Hala ere Manexen, eta garaiotako frantziskotarren, bizitako teologia-ikuspegiaren aldaketaren funtsa ezagutzeko parada eskaintzen digute.
Kodea | Izenburua | Azalpena |
---|---|---|
3.051 | La formation franciscaine aujourdhui. Valeurs centrals et questions dactualit | |
3.052 | II raport sur la Formation | Lehen bi orriak falta dira. Hezitzaile talde bat osatzeko beharraz mintzo da, fraidegaiei behar bezalako heziketa emateko. |
3.053 | Komunikazioa prozesu gisa | Jesus Mari Zalakainek euskaratua. Komunikazioari buruzko artikulu bat. |
3.054 | Lactivit humaine dans lunivers | Gaudium et Spes Kontzilioko Konstituzioa erreferentziatzat harturik, gizakien eginkizuna mundu honetan aztertzen du. |
3.055 | Session Thologique | Akitaniako frantziskotarrek hezitze-jardunaldiak antolatu dituzte. Probintziako 37 fraide bildu dira Lussac-en. Aztertutako gaiak: - Revelation et Histoire (Michel Dutheil) - Mythe et Demythisation (Yves Seinlet) - Dieu dans le monde secularis (Herv Chaigne) |
3.056 | Cultures et foi. Appels la libert. | Heziketa iraunkorrerako. Aldizkariak ez du talde zehatz baten babesa. Erlijio-gaiak jorratzen ditu, ikuspegi aurrerakoi batetik. |
3.057 | ez | Lussac-en egindako hezitze topaketa batzuen txostenak. Fraideen heziketarako eginak dira. Apeztasunaren gaia jorratzen du: pour un sacerdoce letat libre |
3.058 | Cahiers pour la Foi (aldizkaria). Jsus et la Libration. Une trascendance incarne. | Cahiers pour la Foi izeneko hezitze aldizkariaren 112. zenbakia. |
3.059 | Informations-Formation. Dossier: Proposition de la Foi | Hezitze artikulu bat biltzen da. Gaia: katekesian erabili behar den lengoaia eta eduki berriak. |
3.060 | Marxisme et Foi Chrtienne | Akitaniako Probintziako fraideek deitua, Giulio Girardik ikastaro bat ematen die marxismo eta kristautasunaren arteko harremanak aztertzeko. Txostenean hitzaldiak agertzen dira. |
3.061 | La pauvret franciscaine | Artikulu bat da, Pax et Bonum Belgikako Marie Mdiatrice-ko Frantziskotar Probintziako Boletinetik hartua, 148. zka. Txostena Lyon-go anaiei emandako hitzaldi bat da. |
3.062 | Franciscanisme et Societ Franaise (XVIII-XIX sicle) | Parisko Unibertsitatean antolatutako mahaingurua. |
3.063 | La lumire du Monde, Frre Franois | Le Monde egunkarian agertutako artikulu bat. |
<< Azpikapituluen zerrendara itzuli