Frantziskotarra izatea ez da fraide bizitza konkretu bat eramatera mugatzen. Frantziskotarrak izpiritu berezizko kristauak dira; fedea bizi dute San Frantziskoren izaerak eta mezuak oinarritu eta inspiratu dien bezala. Bizipen hori teoria bat baino gehiago, analisi bat baino gehiago da eta modu diferenteez adierazten da. Atal orokor honetan sartu ditugun agiriek gai hori aztertzen dute, hagitz modu diferenteez betiere. Baina denen muinean kezka bera harrapatuko dugu: nola bizi frantziskotartasuna gaur egungo munduan. Gehienak Manexek berak eginak dira, frantziskotar bokazioa azaltzeko eta adierazteko izan zuen kezka adierazten baitute. Besteak, batzuetan egile zehatzik gabe, Manexek bildutakoak eta, hain segur, ikasiak dira.
Kodea | Izenburua | Azalpena |
---|---|---|
3.001 | la place des frres laiques dans lOrdre des Frres Mineurs | Anaia txikiek ordenean duten tokiaz. Haien hezitze-prozesua. |
3.002 | ez | Anaitasuna anaidiaren erretiro bat. Gaia: Fraternit comme signe. |
3.003 | Prsence au monde. Comment en le vivant, communiquer au monde lEsprit Franciscain | Frantziskotar bizitzari buruzko txosten bat da. |
3.004 | Gogoetak | San Frantziskoren erregela aztertzen du obedientziaren gaian zentratua. Obedientziaren erranahiaz. |
3.005 | ez | Kapituluan aipatzeko oharrak. Ad Gentes dekretuko anaia txikiei buruzko esaldi batzuk ageri dira. |
3.006 | Rencontre de soeurs et de frres de la famille franciscaine | Fraide eta serora frantziskotarren arteko topaketa, elkarren arteko lana bultzatzeko asmoz. |
3.007 | ez | Manexek Constantin Koser, frantziskotarren jeneralak emandako hitzaldian hartutako apunteak dira. Gaia: frantziskotar-bizitzaren sorreraz. |
3.008 | tre situs dans le monde daujourdhui | Erlijiosoei emandako hitzaldia. Gaia: gaur egungo munduan bizi behar dugu. Mundua berriz ere deskubritu behar da, bertan kokatu |
3.009 | Introduction | Gizakia ez da gizabanakoa bakarrik, beraren inguruan harreman-multzo bat dago. Harremanek elkartasunera daramate eta elkartasun-mota asko dago. |
3.010 | Vivre selon lEvangile | Frantziskotarrei zuzendutako gogoeta. |
3.011 | memoire 68 | Frantziskotar komentu batzuen sorrera aipatzen du. |
3.012 | La communaut chrtienne Jsus de Nazareth, Via del Mar, Chili | Ingeleratik itzulitako txostena. Txileko kristau-elkarte handi baten bizitza eta egiturak aztertzen dira. Hegoamerikako kristau-elkarteekiko kezka islatzen da. |
3.013 | Franciscaine. Rflexion sur lhistoire | R. P. Stphane Piat-ek emandako heziketa-jardunaldietan Manexek bildutako oharrak. San Frantziskoren historia eta bere garaiko egoerari buruzkoak dira. |
3.014 | Prtre ou clerc | Heziketa-jardunaldi batzuetan hartutako oharrak. Apez eta kleroari buruzkoak. |
3.015 | Ephesiens 4,1-6 | Fraide gazteei emandako hitzaldia. Jainkoaren Erreinuaren bidez menpetasunezko harremanekin hautsi eta zerbitzuzkoak sortzen dira. Zerbitzuan oinarritzen den batasuna da Jesusek eskatzen duena. Karismak dohain izpiritualak dira, nork bereak ditu eta denen artean Kristoren Gorputza eraikitzen da. |
3.016 | Attitude de Franois dAssise | Frantziskotarrei zuzendua euren sortzailearen festaburuan. |
3.017 | Selon une rgle de vie | Frantziskotarrei emandako gogo-jardunaldia. Gaia: erregelaren sorrera. |
3.018 | Dclaration sur la Vocation de lOrdre aujourdhui | Montrealen egina. Madrilen ospatutako Kapitulu Nagusiaren erabakiak eta azalpenak biltzen dira. |
3.019 | Rponses au questionaire de la famille franciscaine. Pour le 750 anniversaire de la mort de St. Franois | Galdetegi baten erantzunak. |
3.020 | ez | Agiri anitzen bilduma. Manex, Santos eta Xalbatek atal bat egin dute: Comentaire de la premire rgle. |
3.021 | Asiseko San Frantses-en Anaidia. Ebanjelioa bizitzeko bide | San Frantziskoren bizitzari buruzko zehaztapen batzuk. Bigarren atala gaur egun frantziskotar-anaidiek duten erranahiari buruzkoa da. Hirugarren atala Errenterian Hegoalde zein Iparraldeko fraide eta serora frantziskotarren egin duten bilkura baten berri ematen da. |
3.022 | Tourdouet Nel 81. Bulletin n 3 | Frantziskotarrek egindako aldizkaritxo bat. |
3.023 | Quelques convictions dun religieux sur le visage actuel de la vie religieuse | Erlijioso bizitza gaur egungo munduan. |
3.024 | Journe de prire pour la Paix | Bziers-eko Klarisen komentuan egindako munduko bakearen aldeko otoitzaldi ekumenikoa. |
<< Azpikapituluen zerrendara itzuli