MANEX ERDOZAINTZI

Fededunak batasuna

Fitxak
Kodea Izenburua Azalpena
9.001 Apostoluen egintza Fededunak taldeko kideei zuzendutako heziketa-lan bat Apostoluen Eginen liburuari buruz.
9.002 Apostoluen Ekintzak liburua Fededunak taldearekin landutako txostena. Gogoeta bilera bat da eta Manexek sarrera egiten du. Gaia: Apostoluen Eginen liburua.
9.003 ez Ospakizun baterako eskema.
9.004 ez Lk 6,27-39 Ebanjeliori buruz egindako galdetegi bati erantzuten diote zenbait lagunek: Peio, P. Charriton, -J.M Barnetche, J. Ardohain, R. Dendarie, P. Jorajurie, M. Erramouspe-, izenik ematen ez duen batm -Andre Sguin, Itzina senar-emazteak, Hiriart Urruty, Larroulet-.
9.011 ez Baionan idatzia. Ohar bat da. Fededunak taldeko Kontseiluaren lehen bilkurarako deia da: 1973-5-24. Gai-zerrenda: 1- Hautatuko dugu gure bulegoa, 2- Emana izanen zaiku zer errana izan den Uztaritzeko Bilkur nagusian, 3- Ikusiko dugu hortik ateratzen diren pondu handienak, 4- Erabakiak hartu beharko ditugu horiek obratzeko.
9.012 Fededunak batasuna bulegoaren bilkurerako Manexek Parisetik idazten du Ustaritzeko biltzarrari buruz. Aldizkari bat ateratzea proposatzen die Fededunak taldekoei.
9.013 Batzar nagusiaren ondotik,lehen bilkura Fededunak taldearen bilkura. Taldea hiru azpitaldeetan antolatuko dute: 1-Fedea eta Kutura; 2- Handien edo Helduen Katekesia; 3- Haurren Katexima. Taldeak parrokia bat bezala funtzionatu behar du. Manexi liberatu baten soldatu ordainduko diote. Ez dira Apezpikuaren aurka agertuko, bere bidea egin nahi dute.
9.014 Fededunak taldearen kontseilua Taldekideen zerrenda bat eta bakoitzak eginen duen lanaren zehaztapena.
9.015 ez Udako Euskal Unibertsitatea Elizari buruzko mintegi bat antolatu du urte honetako udarako. Fededunak taldeak bere laguntza emanen du antolaketa lanetan.
9.016 Udako Euskal Unibertsidadea 9.15.ean erraten den bezala Donibane Loitzunean Udako Euskal Unibersidadeak mintegi bat antolatu du eta bertan Fededunak taldean dauka ardura, hemen egitaraua zehazten da.
9.017 Donibane Loitzuneko Euskal Unibertsitatea Lehenbiziko orrialdea jardunaldietarako galdeketa da. UEUko hausnarketaren ondoren Euskal Herriko herrialdeen fede krisiaren egoera aztertzea erabaki zuen. Herrialde desberdinetako informazioak ematen dira.
9.018 Fededunak Manexek Fededunak taldekoei idatzi gutun baten ziriborroa: bilkura batendako deia da, bilkura Azkainen ospatuko da. Zenbait puntu aipatzen dira.
9.019 ez UEUko hausnarketaren ondoren Fededunak batasunak fede krisiaz gogoeta gehiago egin nahi du. Horretarako Euskal Herriko oinarrizko elkarte edo talde guztiekin bilera bat burutuko dute Azkainen.
9.020 ez Taldeak eginen duen urriaren 10erako deialdia. Gai zerrenda: 1- Erdozaintzi aitaren gutuna; 2- Nola heda azken hiru bilkuren bilduma; 3- Urriaren 28ko nor zoin diren joaileak; 4- Favreau jaun apezpikuaren eta Harlouchet jaunaren harremanak zertan diren.
9.021 ez Manexek taldeak egin dion liberatua izatearen proposamenari baiezko erantzuna ematen dio. Eskutitzean berak nola ikusten duen taldearen lana azaltzen da. Aldizkari bat ateratzearen proposamena egiten du.
9.022 ez Fededunak batasuna 1969an sortu zenetik egunera arte egin duen lanaren azalpena. Haurrendako katekesia euskaraz antolatu eta liburu egokiak prestatu eta Euskal Herriko kristau taldeekin harremanetan egoten saiatu dira.
9.023 ez 9.22. agiriaren zirriborroa da.
9.024 Salbatzeaz eta libratzeaz Ospakizun baterako irakurgai euskaratuak: Is 43,16-25 eta Lk 4,14-21. 10.10 fitxan agertzen den bilkuraren otoitzerako seguruenik.
9.025 Libratzeaz eta salbatzeaz Deialdi agiria da: Fededunak batasunak moldatzen du gai huntaz zezio bat. Otsailaren 24an Donapaleun, Frantziskotarren etxean.
9.026 ez Fededunak taldearen bilkura batean egondako norbaitek kritika bat luzatzen die. Otsailaren 24ko bileran egondako batek desadostasunak agertzen ditu.
9.027 ez Teresa Seguini igorritako gutuna. Herria eta Eliza lanetik ale batzuk hartu ditu Manexek jende batzuei banatzeko.
9.028 Euskaldunek zer galdatzen dute Elizari? Agiri honetan Fededunak batasunaren sortze-helburua aipatzen da: euskal kulturaren bultzapena erlijio arloan dagokionean Vatikanoko II. Kontzilioaren irizpideei jarraituz. Orduz geroztik haurren katexima euskaraz ematen saiatu dira. Oraingoan derrigorrezkoa iduritzen zaie erlijio-heziketa euskaraz eskaintzea, bai apezei, bai laikoei.
9.029 Euskaldunek zer galdatzen dute Elizari? Manexek egindako Elizari buruzko lana taldeak aztertu behar du. Puntu zenbait eskaintzen dira taldeak ikus ditzan. Idazkiak esaten duena: Eliza herriarengandik sortzen da, inoiz ez dago erabat egina, munduarekin batera egiten da eta berarekin aldatzen. Eliza herriarekin ikusteak ez du ukatzen instituzio bat egon behar denik. Gaur egun Elizak Frantziako eta Espainiako mugak onartzen ditu eta ez du axola handirik Euskal Herriaz; gure herriaren zapalkuntzaren aurrean Eliza ez da inplikatzen. Gure taldeak hitzaldiak antolatu behar ditu herriak teologia berriak ezagut ditzan. Haurren eta helduen katekesia bultzatu behar dugu euskaraz emanez. Eskola ere herriaren zerbitzurako bihurtu behar da, ez kultura menperatzaileak inposatzeko tresna gisa.
9.030 ez 9.29. agiriaren bigarren atalaren zirriborroa da. Desordenatua eta argitasunik gabea.
9.031 La culture basque aujourdhui Txosten handi bat da. Lehenbiziko bi orrietan zer den kultura azaltzen da. 3-5 orrietan Baionako Elizaz mintzo da, nola sortu zen Fededunak taldea. Bukaeran Euskal Herriaren aldeko borroketan dauden erakunde batzuen sorrera kontatzen du.
9.032 Baionan egina. Barne agiri bat da. Azken astean katexima euskaraz ematen hasi dira Baionan.
9.033 ez Barne agiri bat da, 9.32.an bezala, azken astean katexima euskaraz ematen hasi direla aipatzen da.
9.034 ez Tolosa (OC)tik Manexek Teresa Seguini igorritako eskutitza. Manex Paulo Agirrebaltzategirekin elkarrizketatu da Hegoaldean eta honek kristau-taldeak ezagutzeko agiri bat eman dio, gero Fededunak taldean agiria lan dezaten.
9.035 Kontseilukoei deia Urtarrilean eginen duten bilkura baterako deia.
9.036 Berri zenbait Taldeak egindako zenbait ekitaldien berri ematen da: teologia eguna, Piarres Charritton-ek Askapen Teologiaz mintzo zen; Aoveros auziari buruzko gogoeta egin behar dute. Bi gehigarri: Foi chrtienne et cultures izeneko txostena eta Irueko Elizbarrutiak atera duen euskarari buruzko agiria.
9.037 Handien Katiximako taldearen ganik Belloc-en egin behar duten bilerarako egitaraua. Gaia Eliza gure Esperantza da. Belloc-en, urtarrilaren 19an igandean. Manexek zuzenduko du bilera Apostoluen Egintzetan agertzen diren antzinako komunitateen adibidea azalduz.
9.038 Fedegintza 1 Fedegintza aldizkariaren lehenbiziko atala, biltzen diren artikuluak: - Laneko tresna bat: editorial gisa, Manexek egina - Kanboko multxoa: Mixel Itzaina - Herria eta Eliza: Manex Erdozaincy - Helduen katekesia: Manex Erdozaincy - Hendaiako bilkura: sinatu gabea
9.039 Fedegintza 2 Fedegintza aldizkariaren bigarren zenbakia, bertan biltzen diren artikuluak: - Eliza eta Euskal Herria zertan gira?: Pettan Idiart - Bulletin diocsain: sinadurarik gabe - Fusilatuak eta gu? Dokumentu eta gogoeta: Fedegintza (Litekeena Manex)
9.040 Fededunak: azaroaren 20ko bilkurarako Domintxinen egina. Fededunak taldearen batzarrerako deia. Batzarrean Fedegintza aldizkaria ateratzearen balantzea eginen da. Orain arte bi zenbaki atera dira eta esperientzia baikorra da.
9.041 Nork norendako egiten du Fedegintza? Fedegintza aldizkarirako harpidedunak lortzeko orria da. Aldizkariaren azalpen xume bat egiten da.
9.042 Fedegintza 3 Fedegintza aldizkariaren hirugarren atala. Biltzen diren artikuluak: - Haurren Katekesia, Baionako esperientziaz lekukotasun bat: Teresa S. - Euskaldun sainduak, nun dira ohoratuak?: Emile Larre, Jean Haritschelhar - Zuberoan Madalena: sinadurarik gabe - Politik ekintza batean, sinesdunen ageria: sinadurarik gabe - Ogia eta arnoa zatitu zituzten, bertsuak: Alkat eta Mendibuoure - Bizi berri bat ari da indartzen... bertsuak: Sinadurarik gabe (Manex) - Herri ekintzaren ageria: Herri Ekintza - Helduen katekesia, Donapaleun egun bat 1976.1.11: deia - Nork, norendako egiten du Fedegintza. Harpideduneri deia: Fedegintza
9.043 Egun bat Donapaleun. Helduen Katekesia 1975-1976 Fededunak taldeak helduen katekesia antolatzea erabaki du. Deialdi honetan partehartzeko deia luzatzen da eta helduen katekesiaren helburua azaltzen da.
9.044 Helduen Katekesia 1976 Helduen katekesi-jardunaldia. Donapaleun egina eta, hain segur Manexek zuzendua. Apostoluen Eginen liburutik abiatua. Hasierako azalpenaren ondoren irakurgaia, lan taldeetan aritzeko galderak eta eukaristiaren ospakizuna daude.
9.045 ez Batzarre baterako deialdia. Elizari buruz eta Fededunak taldearen eginkizunei buruz mintzatuko da.
9.046 Fededunak au travail en Pays-Basque Fededunak batasunaren jardueren eta argitalpenen zerrenda. Arazo ekonomikoak dituzte azken argitalpenen ondorioz... Diru premiaren berri ematen da.

<< Azpikapituluen zerrendara itzuli

 

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons