MANEX ERDOZAINTZI

Anaitasuna Anaidiari buruzko idazkiak

Frantziskotar bizitza herriarengana eramateko eta Euskal Herriko bizipen eta arrengurekin bat egiteko asmo nagusian, fraide batzuek Anaitasuna Anaidia Zuberoako Domintxine herrian sortu zuten. 1972. urtean Manex, Santos Beloki eta Martin Bellemour Donapaleuko komentua utzi eta beratik zazpi kilometrotara dagoen Zuberoako Domintxinen herrian Anaitasuna elkartea sortu zuten. Arraffortenea zuen izena frantziskotar horiek alokatutako etxea. Urte batzuk beranduago Jean Erbin, Prado-ko apez sekularra, anaidian sartu zen, izan ere proiektua ez zegoen frantziskotarretara mugatua, apezak eta laikoak ere ongi etorriak liratekeen bertan. Anaitasuna asmo anitzen konkrezioa izan zen eta uzta zabala eman zuen 1982an Martin Bellemur hil zen arte. Ordurako Manex Akitaniako Probintziala zen eta bere lanak denbora luzeak elkartetik kanpo pasatzera behartzen zuen. Martinen heriotzak Anaitasunaren bukaera suposatu zuen. Atal honetan bildutako agiriak Anaitasunaren sortze-proiektuaz, anaidiaren helburuez eta egindako lanez mintzo dira oroz gain.

Fitxak
Kodea Izenburua Azalpena
6.025 Anaitasuna Anaitasunaren sorreratik hiru urte pasatu direlarik Manexek egin gogoeta pertsonala da. Kantabriako Probintzialari beste fraide bat igortzeko eskatuko diote.
6.026 Fraternit de Saint-Palais et Domezain Anaitasuna anaidiko ezaugarri batzuk aipatzen dira: frantziskotarren historiaren hasiera Iparralden, Euskal Herriko testuingurua eta anaidiaren helburu nagusiak.
6.027 Anaitasuna. Cronique. Anaidiaren balorazioa. Balantze xalo bat.
6.028 ez Martin Bellemur Maulen lan egiten duten Hegoaldeko lau euskaldunekin elkarrizketatu da. Horiek proposamen bat egin diote eta Anaidiko lagunak bildu dira proposamen hori aztertzeko. Erabakia proposamena onartzea da. Donapaleuko anaiei erran diete eta horiek ere urratsa onartu dute. Proposamena honako hau da: gose greba hastea. Dagoenekoz lagun batzuk gose greban dauden Baionako Katedralean; oraingoan Donapaleun eta Maulen hasteko asmoa dute. Apezei galdegin diete eta baimena eman dute. Maulen jendearen harrera ona izan da, Donapaleun ez hainbeste.
6.029 Anaidiko helburuak Manexek Anaitasuna Anaidirako dituen helburuak. Ebanjelioaren jarraipena Asisko San Frantziskoren modeaz eta Euskal Herriarekiko atxekimenduaz.
6.030 Pastoral lanean Frantziskotarrek Amikuzen burutzen duten lan pastoralari buruzko agiria. Hemezortzi herrietan lan egiten dute meza eta katekesia emanez, hala ere lan pastoralean hobetu behar dute.
6.031 ez Manex Donapaleuko etxeari buruz mintzo da. Euskal Herriarekin konprometitua dago eta bere asmoa litzateke aterbe-etxea izan mundu hobe baten alde borrokatzen duten guztientzat.
6.032 ez Anaidiaren proiektuaz mintzo da, ideiak beste agirietan agertzen dira.
6.033 ez Eskutitza. Anaitasuna anaidia sortzeko ideia nola sortu zen azaltzen du. Salbatoreko ermitan izan zen. Gaian interesatuak egon daitezkeenei deia igortzen zaie, agorrilaren 4tik 10era, aste batez, bilduko dira.
6.034 Rencontre des frres basques Frantziskotar anaien bilera baten akta. Bildu direnak: Santos Beloqui, Jean Erdozaincy, Martin Bellemour, M. Gabriel Sallemberemborde eta J.B. Urrutiager. Desenkusatuak: Iaki Bereziartua, J.M. Torrealday, Joan Joxe Agirre (Kantabriako Probintzia). Frantziskotar talde honek Euskal Herriari buruzko gogoeta egiten du zenbait bileretan, oraingo hau hirugarrena da. Anaidi berri bat sortu nahi dute herriarekin lotura estuago bat izateko.
6.035 Projet dune fraternit en Pays Basque Bost fraide frantziskotar interesatuak daude anaidi berri bat sortzean. Fraide horiek: Santos, Manex, Martin, Joan Mari Torrealdai eta Jean Baptiste Urrutiager dira. Agiri honetan asmoa azaltzen dute. Hemendik sortuko da Anaitasuna.
6.036 Fraternit de Saint-Palais Groupe des Basques Anaidiaren bizitzaren lehenengo hiru hilabeteetako bilana. Egin dituzten ekintzak eta bilerak aipatzen dira. Segur aski lehenbiziko txostena Anaitasunari buruz.
6.037 Anaitasuna. Prparation de la Session de Lussac Pques 73. Probintziako Kontseiluak galdera batzuk igorri dizkie Lussac-en ospatuko duten bilera prestatzeko. Horri buruzko gogoeta egin dute eta lanaren emaitza igortzen dute.
6.038 Saint-Palais: Basques - Anaitasuna Anaitasuna Anaidiak Probintziako Kontseiluari idazten dio bere anaidiaren gorabeherak azalduz. Zer egiten duten, ekintzak, norberak egiten duen lana, eta abar. Gero Lussac-en ospatuko den bileran agertzeko asmoa dute.
6.039 Anaitasuna Nouvelles pour Notre Lien Notre Lien aldizkarirako egindako txosten laburra. Bertan aurreko txostenean agertu diren gauzak laburki adierazten dira. Notre Lien aldizkariak zenbaki guztietan agertzen zuen anaidi bakoitzaren informazio labur bat. Hemendik aitzina Domintxineko Anaitasuna ere agertzen hasiko da.
6.040 Anaitasuna Domintxine (Xuberoa) Agirian anaidiaren egoera, helburuak eta kideek egiten duten lana azaltzen da. Santosek, Martinek eta Manexek sinatzen dute.
6.041 Anaitasuna Pays Basque
6.042 Fraternit Anaitasuna Domezain. Informations Preliminaires Hiru urte hauetako bilana eta komunitatearen proiektua. Honako puntuak aztertzen ditu: 1. Analyse: - Comment vivons-nous matriallement?; - Comment vivons-nous vangliquement?; 2. Problmatique nouvelle. 3. Prospective.
6.043 ez Anaidiari buruzko bileren oharrak. 1976-1978 urteetan zehar eginak. Nahiko eskematikoak dira.
6.044 Fraternit Anaitasuna Pays Basque Nord Oihalpeetako Kapituluaren ospakizuna hurbil dela eta, anaidiaren ebaluazioa egiten dute. 1975ean beste Kapitulu bat egin zen eta ordurako irizpideak honetarako ere balio dute.
6.045 Cronique Anaitasuna 64120 Domezain Anaidiaren bilana edo balantzea. Hiru gauza aipatzen dituzte oroz gain: Giulio Girardirekin izan duten hezitze-jardunaldia; Torrealdairen liburuaren aurkezpena (Euskal Idazleak gaur); eta Probintziako fraide eta seroren arteko topaketa.
6.046 Fraternit de Saint-Palais - Domezain Manexek eskema bat prestatu du anaidiaren bilera burutzeko, hemen agertzen dira bilerarako galderak.
6.047 ez Bernardino izeneko anaia bati idatzitako gutuna. Bertan Martinen heriotzaren berri ematen zaio eta ehorzketaren gorabeherak kontatzen dizkio. Bernardino Akitaniako Probintziara etorriko da ikuskari lanetan, programari buruzko zehaztapen batzuk ematen dizkio.
6.048 fakturak Hiru faktura eta anaidiaren kontuen egoeraren azaltze-agiria.
6.049 Fraternit de Saint-Palais Domezain. Dveloppment des Gau Eskolak Manexek eta Santosek egindako bi jardueren azalpena. Manexek Gau eskolen sorrerak eta Santosek katekesi saioen antolaketak.

<< Azpikapituluen zerrendara itzuli

 

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons