MANEX ERDOZAINTZI

Hartu-emanak Kantabriako Probintziarekin

Manexen garaietan frantziskotar ordenaren barne-antolaketan Euskal Herria osoak ez zuen Probintzia bat osatzen, gaur egun ezta ere. Iparraldea Akitaniako Probintziaren barrenean kokatzen zen, Landak eta Bearnearekin batera. Hegoaldean Kantabriako Probintzia deitutakoa zegoen, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabaz gain, beste probintzia zibil batzuk ere biltzen zituena. Manexek kezka izan zuen bi Probintzien arteko loturak estutzeko; Iparraldean Hegoaldeko laguntza behar zuten fraide euskaldunak eskuratzeko eta gai horri buruz eta beste batzuei buruz ere eskutitzen bidezko hartu-emanak mantendu zituen Kantabriako Probintzial eta fraideekin. Atal honetan daude bilduak agiri horiek.

Fitxak
Kodea Izenburua Azalpena
5.001 Rencontre avec des frres dEuskadi Sud Errenterian Jakin-eko eta Donapaleuko anaidiko lagunak bildu dira haien arteko gogoeta egiteko. Gizartea eta fedea dute solasgai.
5.002 ez Fraide batzuk bildu dira norberaren bizitza aztertu eta iritziak emateko.Bilduak: Joan Joxe Agirre, Iaki Bereziartua, Joan Mari Torrealdai, Mattin Bellemour, Jean Erzozaintzi-Etxart, Santos Beloki eta Jean-Battit Urrutiager.
5.003 Provincia Franciscana de Cantabria Mapa bat, bertan Kantabriako Probintzian dauden frantziskotar izaerazko anaidi guztien kokapena agertzen da.
5.004 Arantzazu Arantzazuri buruzko argibide batzuk. Non dagoen, zer egiten den, eta abar.
5.005 50 aos de los franciscanos en San Sebastin Frantziskotarrak Donostian 50 urte zeramatzatela ospatzeko egin ziren ekitaldien programa.
5.006 Arantzazuko bilerarako galdeketa Arantzazun ospatu behar duten bilerarako frantziskotar elkarteei igorri zaien galdetegia.
5.007 Apostolutzazko galdetegia Kantabriako Probintziakoek Kapitulu ondoko bilera baterako datu batzuk bildu nahi dituzte. Anaidi guztiei galdeketa igorri diete. Erantzunak ez dira agertzen.
5.011 Foco Madrilen egindako aldizkari bat da. Fray Javier de Eulate-ren bizitza kontatzen du. Berari egindako erreportaia luzea.
5.012 Cantabria Franciscana Manexek idatzitako artikulu bat agertzen da aldizkarian. Izenburua: LEglise du peuple: rle national et social du clerg irlandais. Irlandako egoera politiko eta erlijiozkoa aztertzen da. Ez da mende honetako historian sartzen, aurreko garaietan baizik. Irlandak, azken mendeetan zehar jaso duen menderatze-egoera eta antolatu dituen askapen bideez hitz egiten du. Gehien azpimarratzen duen aldea elizgizonek askapen borrokan izan duten eragina da.
5.013 ez Manexek Eugenio Agirretxeri eta Joseba Intxaustiri igorritako eskutitza Kantabriako Probintzialari helarazteko asmoz. Bertan Manex Akitaniako Idazkaria izendatua izan dela erraten die. Ahal badute Hegoaldeko bi fraide euskaldun Donapaulera igortzeko eskatzen die.
5.014 ez Okzitaniako Tolosako Aita Agirretxek Manexi erantzuten dio Kantabriako Probintzialak bere eskutitza jaso duela esanez eta proposamena harrera onez hartu duela.
5.015 ez Benito Mendia, Kantabriako Probintzialak, Manexi ihardesten dio bere proposamena begi onez ikusten duela erranez.
5.016 ez Joseba Intxausti frantziskotarrak Manexi igorritako bi gutunak dira. Batean Aita Probintzialaren zuhurtziaz ohartarazten dio, denbora labur baten buruan berriz idaztea eta izen bat proposatzea gomendatzen dio: Aita Salbatore Mitxelena. Bigarren gutunean Aita Probintzialak fraide nafar bati Donapaulera joateko proposamena egin diola erraten dio, fraidearen izena: Santos Beloki.
5.017 ez Santos Belokik Manexi igorritako bi gutunak dira. Lehenengoan bere harridura agertzen dio inork ez zuelako jakin behar berak Donapaleura joateko proposamena jaso zuela. Oraindik ez duela erabakirik hartu esaten dio, hala ere frantsesa eta hango euskara ikasten ari dela aitortzen dio eta liburu batzuk eskatzen dizkio.
5.018 ez Manexek Kantabriako Probintzialari idatzitako beste gutun bat da. Akitaniako Probintziala jakinaren gainean dagoela eta gaia ongi ikusten duela egiaztatzen dio.
5.019 ez Kantabriako Probintzialak Manexi ihardesten dio. Prest dago Santos Beloki igortzeko baina Erromatik Obedientzia delakoa eman behar dute. Hori egin bezain fite fraidea Donapaulera abiatuko da. Diru puska bat eskatzen dio, halaber, fraideak meza ospatuko du egunero eta handik estipendioa igorriko dio. Horrekin batera eskutitza frantsesera itzulia dago, norbaitek Manexen enkarguz egindako itzulpena.
5.020 ez Iduri duenez Barthlmy Laboire, Akitaniako Probintzialak, gaizkiulertze bat izan du eta ez dizkio Kantabriako Probintzialari fraidea igortzeko baimena eta agiriak igorri. Fite idatziko dio, hala ere. Manexek beste eskakizun bat egiten du, nahiko luke Jesus Maria Aranzabe fraidea ere etortzea.
5.021 ez Kantabriako Probintzialak Manexi igorritako eskutitza. Fraideen bidaltzeaz mintzatzeko berarekin elkartu nahi duela dio.
5.022 ez Manexek Kantabriako Probintzialari idatzitako gutuna da. Donapaulera beste fraide euskaldun bat igortzeko eskatzen dio. Manex Okzitaniako Tolosan dago orain, fraidegaien hezitzaile. Aita Ezeizaren izena proposatzen dio.
5.023 Reestructuracin del postnoviciado Kantabriako Probintziak nobiziadoa aldatzea erabaki du. Iritzi eta irizpide berrien zehaztapenak ematen dira txosten horretan. Heziketa ere aztertzen da.
5.024 ez Eusebio Uzurrunzaga izendatu dute Kantabriako Probintzial. Manex Akitaniako Probintziala da eta bi frantziskotar probintzien arteko harremanak estutzea proposatzen dio.

<< Azpikapituluen zerrendara itzuli

 

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons