MANEX ERDOZAINTZI

ERREPIKAK

1. Ahantzi nahi ditut etsipen kantuak

Herri zapaldu honen intziri-nigarrak:

Taigabe daramagun burruka gogorrak

Dakarzki berarekin hazi emankorrak...

2. Nik ez dut bizi nahi besoak mozturik

Bi zangoak herrestan

bizkarra hautsirik:

Izar bati begira lagunak eginik

Esperantza kantatzen ez naiz asperturik!

3. Nola oihan mendiak berdin itsasoak

Musika xoragarriz diraden beteak

Lurtatze berri baten indarki bultzadak

Daldaratuko ditu zeruko izarrak!

4. Mespretxu zabalkuntza kalapita hauzi

Herri ukatu baten morroi marka guzi

Dator Askatasuna hodeiak doatzi

Ager gaiten dantzara bihar edo etzi!

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons