SINISTEN DUT
Ikusten dituztan gauzak
Senditzen dituztan gauzak
Jastatzen dituztan gauzak...
ederrak, gozoak, onak direla
sinesten dut.
Entzuten dituztan otsak
bereizten dituztan soinuak:
abereen garrasiak, gizaki ororen mintzoak
kantatzen diren abestiak
biziaren mugimendu daldara izaki orotan...
amiagarriak, atsegingarriak, pozgarriak direla
Sinisten dut.
Biziaren mugimendu ots desberdina
Izaki eta gizaki guzietan
hunkigarria, zoragarria, lilluragarria dela
Sinesten dut.
Loreak loretze betean
fruituak fruitutze betean
zuhaitz eta harri eta burdin
lurraren lurtatze mugimendu daldaran
mendiak eta itsasoak
izaki eta gizaki guziak
izadiaren ekilibrio betean iraunen dutenean...
Sinesten dut
gizonaren zoriontze betean.
Esperantzak
gizon guzien
izerdiaren izerdiaz
burrukaren burrukaz
mundu berri bat
erdiko duenean...
Sinesten dut
gizonaren zuzentasun betean
gizonaren askatasun betean
gizonaren amodio betean.
Loreen loretze betean
Fruituen fruitutze betean
lurraren lurtatze mugimendu daldaran
izaki eta gizaki guziak
irautearen betean dantzatuko direnean...
Sinesten dut
hastapeneko, gaurko eta betirako
Amodio haren izenean
eta, berriz ere, deituko diot:
Biziaren Jaun Goikoa
hastapenetik betirakoa...
Sinesten dut.