ASTERI LAINOTSU BATEZ...
Herriz-herri kondatzen diren
historio-misterio arruntak...
Mamutxa horiek
mar mar-mar-mar-mar
mamutxa hauek
beren aztapar luzeekin
beren begi beltzekin
leporaino harmatuak
ari ziren ari trukian
tronu baten inguruan...
mamutxa hauen lepotik
mamutxa hauen gainetik
mamutxa hauen aurretik
eta atzetik
eta sahetsetatik
harmen puntan
harmen barruan
begi gorri belztuak
aztapar laburrak
aztapar bilduak
Marmutza
Una
Grande
Senile
ari zen ari mamutzen
bere tronuan...
asteri lanotsu batez
ilargia bustia zen batez
nihork uste ez zuen batez
ostiko ukaldi batez
delako tronua
bota zuen
herriak...
mamutxa horiek
marmar-mar-mar-mar
mamutxa hauek
harmen barrutik
harmen artetik
aztaparrak luzatuz
aztaparrak zorroztuz
errabia gorrian
harrotu ziren
barreiatu ziren
nahas-mahas
itzulipurdika
tronu azpian
tronu gainean
tronu aurrean
eta atzean
eta sahetsetan...
hasi ziren hasi
kalda gaitzean
marmutza
klikatzen...
...geroxeago
ilargia
xukatua zen...
1975eko Martxoan