MANEX ERDOZAINTZI

BIDEETAKO MUGIMENDUAK ETA SOINUAK

I

Fur-fur-furian

Bide bustian

Bide goibelan

Fir-fir-firrindan

Hostoilak dantzan

Trin-ttun-ttin-ttun-ttan

Hostoilak kantan

Haizearen bultan

Hostoilak dantzan

Fir-fir-firrindan

Haizearen ufan

Hostoilak kantan

Ttin-ttun-ttin-ttun-ttan

Larrazkenean

Bide bustian

Fur-fur-furian...

II

Briu-brau-ziuntan

Bide beltzean

Bide hautsian

Zar-zar punpean

Lau gazte metan

Klisk-klask-klisk-klosk-klan

Ja hil-zorian

Gauaren lilluran

Lau gazte metan

Zar-zar punpean

Gauaren beroan

Ja hil-zorian

Klisk-klask-klisk-klosk-klan

Larrazkenean

Bide beltzean

Briu-brau-ziuntan...

III

Fliu-flau-lorian

Bide gordean

Bide hetsian

Ttapa jauzian

Erbi bat presan

Masta-mastaka

Erbi bat alan

Argi xirrintean

Erbi bat kaldan

Ttapa jauzian

Goizeko freskuran

Erbi bat alan

Masta-mastaka

Larrazkenean

Bide gordean

Fliu-flau-lorian...

IV

Dilin-dulun-dan

Bide maltsoan

Bide goikoan

Tinki-tinkian

Ardiak sorkan

Mar-mar-marrakan

Ernal jorian

Menditik jaustean

Ardiak sorkan

Tinki-tinkian

Zelairat heltzean

Ernal jorian

Mar-mar-marrakan

Larrazkenean

Bide maltsoan

Dilin-dulun-dan...

V

Hau-hau-hau-xanpan

Bide zeiharran

Bide latzean

Laster-lasterkan

Zakurrak joan

Sudurra luzan

Iker-ikaran

Ihizi usnatzen

Zakurrak joan

Laster-lasterkan

Iraztor maldetan

Iker-ikaran

Sudurra luzan

Larrazkenean

Bide zeiharran

Hau-hau-hau-xanpan...

VI

Bin-bun-bin-bun-ban

Bide zoroan

Bide alaian

Jo zapartakan

Haurrak jostetan

Punpe jauzikan

Izerdi trenpan

Eskola hestean

Haurrak jostetan

Jo zapartakan

Etxeratekoan

Izerdi trenpan

Punpe jauzikan

Larrazkenean

Bide zoroan

Bin-bun-bin-bun-ban...

VII

Ttiu-ttiu-ttiuttakan

Bide zaurtuan

Bide hertsian

Hegal-hegalkan

Txoriak tropan

Lumak airean

Zoraturikan

Mamutxak biltzean

Txoriak tropan

Hegal-hegalkan

Iguzki betean

Zoraturikan

Lumak airean

Larrazkenean

Bide zaurtuan

Ttiu-ttiu-ttiuttakan...

VIII

Pil-pil-pilpiran

Bide gartsuan

Bide gordean

Hunki-hunkikan

Gazteak baltsan

Ankak-anketan

Amodiotan

Soina zohitzean

Gazteak baltsan

Hunki-hunkikan

Arrats apaletan

Amodiotan

Ankak-anketan

Larrazkenean

Bide gartsuan

Pil-pil-pilpiran...

IX

Tra-le-rai-le-ran

Zenbat bidetan

Mugimendutan

Huxtu-ta-kantan

Hola gabiltzan

Amets goietan

Soinu ihesan

Ezin egonean

Nola gabiltzan

Huxtu-ta-kantan

Barruko munduan

Soinu ihesan

Amets goietan

Larrazkenean

Bizi nahian

Tra-le-rai-le-ran...

1974ko Hazilan

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons