MANEX ERDOZAINTZI

Bakotxa bere tokirat joatzi treinean. Baserriko treinean, (bapurea) dariola. Ekaldeko gara: udan jendez mukurru, harat-hunat eta bakotxa bere bidean, bat bestiaren (punpa). Jendea: treinean batzu elheka: egungo berrien kurritzen, sustut emaztekiak, kalakan; gizonak serios beren xokoan kasetaren irakurtzen; anitzak zerbaiten irakurtzen neskatxa gazte zonbeit bihotza airatzen duen irakurgai hetarik: "Primadera bethi berriz etortzen" dela irakurtzen dut ene sahatsekoaren errebixtan.

Asteria dela eta ilhunpea hiri gainerat; eta ilunpea (?). Herri gainerat xamindu kaskoak topatzen direla, bakarrik bapurazko maxina onfa-onfa, denak zikinduz.

Trein horrek derama gizonkia. Trein hori gizonen xerbitxuko eta gizona dena arrangura, akitua gaur etxerat doa. Zer egingo du? Jauna zuretzat? Zu, gure jainkoa, gaur goikoa? Ba othe daki zirela? Nexkatxa multxo bat athearen ondoan, geroari so, elheka arra gauza handirik gabe, bakarrik beren buruaren (asanpatzea), edertzeko ala (itsusteko)? beren ideiaz segurik edertzeko. Bainan Jainkoa zure aintzinean?

Urrunean ikusten ditut eletrika argiak pizten; urrunean bideen argitzeko jendeek ikus ahal izan bezaten... bidean. Nungo bidean: lurreko bideetan!

Jaunak, nork zuk baizik argitzen gaitu egiazko bidean? Zeruko bidean? Ene arrrangura: zu zara Jauna ene Argia!

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons