HERRI BAT
Batek
Herri bat
Herri bat
Herri bat
Taldeak
Herri bat
Herri bat
Erdi-minetan
Herri bat
Herri bat
Sortzer zaigula...
Guziek
Herri bat
Herri bat
Euskal lurretan
Herri bat
Herri bat
Sortua dela...
Batek
Lore batek erran didak: "Ez egin nigarrik..."
Taldeak
Atzo goizean argi xirrintak gaua zuela urratu
Euskal Herriko zelai meharrak gainez-gain ziren alaitu
Irauli mendi aldaiak aldiz alor gizenez joritu:
Gure lurraren auhen saminak nork ote ditu baretu?
Batek
Behin Amak erran zidak: "Ibil hadi azkar..."
Taldeak
Geroztik gutan mugak hautsirik idoki dugu kartzela
Nola izarrak atera gara jende libroak bezala
Goienetatik miretsi nahiz itsasoaren zabala:
Herri bat bila baitoa zalu sutan daukagun odola!
Batek
Lagun batek erran didak: "Ez hadila lotsa..."
Taldeak
Bizi gareno urrats berean izanen gaituk bildurik
Gogo-bihotzak asmo beretan aspaldidanik gerturik
Askatasuna guretu arte ez baitukegu pausurik:
Gure semeek aurki gaitzaten zango-besoak ernerik!
1973.ko Irailan