METROAN
Misereor super turbam...
Urrikari dut jendatze hori...
San Mark 8,2
Bihotzaren ilunbeetan.
Hauxe da kurrida metroko pasaia luzeetan!
Jendeak doatzi zainetan, lasterka, hatsantuak
Hortxet gizon trixte bat:
Soinean doi-doia pilda tzar batzu
Bizar luze zikin batekin
Murru paretari kontra etzana
Hedailo, edana.
Nehork eztu denborarik
Besoetan hartzeko
Nehor ez hire ondoan
Hire bizi ilunean
Nigarren xukatzeko
Bihotz xokoan
Bizi berri baten
Amodio xortaren
Ixurtzeko.
Ahal banu ixtant bat...
Doi bat hire sahetsean jarri
Ahal banu doi bat
Hire bihotz xokoan
Ixuri amodio xorta beroa!
Ahal banu!
Bainan ni ere munduaren kurridan
Noa, hartua, ebatsia.
***
"Concorde" stazioneko kantun batean
Itsu soinulari bat:
Soa han nunbeit ilunpeetan galdua
Noiz agertuko zaion argi inhar gozoa.
Bihotza han nunbeit bere erresuma gordean galdua
Aire trixte baten leloan
Sahetsean untzi ttipi bat diruz hustua!
Itsu soinulari
Ene aneia gizakumea
Debalde, bakarrik, mundu hotz batean!
Ahal banu ixtant bat...
Hire soan ene doi sartu
Eta argi dirdiraz
Hire soan ene doi sartu
Eta argi dirdiraz
Hire erresuma iluna bete
Eta bihotzean barna ixuri
Amodioaren xorta gozoa!
Ahal banu!
Bainan ni ere munduaren argian
Noa, menstua, lilluratua.
***
...Ber denboran, metroa, lurpez
Parisen gaindi doala, burrunban.
Behar du kurritu, hortako beita egina!
Metroa: jende mota guzien bil-tokia
Bakotxa bere aferetalat beitoa.
Goizetan untsa beztitua, garbiki apaindua.
Harpegia arrai, biloak brillantinastatuak, dir-dir...
Goizetan jendea alegera doa lanerat.
Bulegolari, langilari, ixtudiant...
Denak alegera, goiza beita bihotzetan.
Ahal banu ixtant bat zuen soa ezagutu
Zuen soan ene soaren ezartzeko
Zuen bihotzetan amodio xorta gozoa!
Eta ezpainetan ene kantu alegera!
***
...Metroa arraza guzietako jendeen bil tokia:
Araba, Afrikano, Xinatiar, Frantses, Espainol, Italiano, Eskualdun...
Denak elgarren ondoan
Hizkuntza guzietan errepikatuz
Giza semeen bizi nahia.
Ahal banu ixtant bat zuen soa ezagutu
Zuen soan ene soaren ezartzeko
Zuekin solasalditan sartzeko
Deneri erraiteko, denak anaiak girela,
Eta zuekin gogoz eta bihotzez
Gizakente osoaren batasunaren kantatzeko.
***
...Metroa denen bil tokia
Amorosena bezala bakarrik doanarena.
Batzu irakurtzen ari:
Tenore eta sasoin guzietako kaseta mota
Eleberri beltz, gorri, horrail, xuri
"Digest" liburu ezin jasanezko
Mutiko airos: soa argi, nexkatxa bat
Besoetan tinki, segretuzko ele ixiletan...
Nexkatxa amoros: soa ihes edo haiduru,
Galtza gorri, berde, beltx
Zaia arin.
Biloak tinki buruan edo zaldi buztan sorbaldetan laxoan...
Bihotza gazte eta amodioz gaindi:
Amodioz?
Ala itxuraz?
Ahal banu ixtant bat zuen soa ezagutu
Zuen soan ene soaren ezartzeko
Ixiltasunean zuen amodio kantu bat emaiteko
Eta Amodioz egin gaituen Jan-Goikoaren goraipatzeko.
***
Langile gotor, burua azantzez hantua.
Irakurtzeko enbeia guti: doi-doia kasetaņo bat.
Zigareta ezpain puntan.
Ahal banu ixtant bat zuen soa ezagutu
Zuen soan ene soaren ezartzeko
Eta zuekin jasan lanaren dorpea
Eta eskaini Jainko langileari
gizakentearen egun guzitako lana.
***
Berrogoita hamar urteko emazteki bat
Ene sahetseko alkian jarria
Manto beltzaun baten barnean, beroki, zeta fularra lepoan... ederki emana.
Untsa ttottotu ondoan, bere xakutik
ateratu beitzituen bere lunetak
Mitra inguruak eta addarak urre (Kolore!)
Bi behatz ukaldiz garbitu beitzituen
(soa haundi batez inguratu zituela konpartimanteko jendeak)
Eta zoin polliki sudur kaxkoan plomatu eri punttetan hartuak
Xut-xuta, ipurdia alki erditsutan
Gorpitza hesol bat bezain xuxen
"France soir" zabaldu beitzuen eta irakurtu.
Emaztekia ahal banu ixtant bat zure soa ezagutu
Zure soan ene soaren ezartzeko
Eta zurekin munduko kaseta haundia zabaldu
Zurekin irakurtzeko Jaun-Goikoak
Gizakente osoarentzat egin Obra miresgarriak.