Gaur ilhun duk zeruan
Lanho beltz batzuek gorde daukuie ilhargia
Gaur ilhun duk munduan.
Gerla solasek ikaretan
Ezarri gitie
Herra solasek tinkatu daukuie
bihotza.
Aneia,
Gaur ilhun duk ene bihotzean
Zeren,
Mundu guzia
Entzun baitut
Ez nian nahi...
Zer eztut egin ez intzuteko?
Ez nian nahi
Nitaraino heldu zen mintzoa:
Mundu guzia eni deika
Nahi dian hire izpiritua
Hobeki konprenituak izaiteko
Giren bezala, gure azturekin, gure
(beharordukin), gure arrengurekin.
Zabal ezak hire izpiritua...
O gorde nahi nuen
Lurpean sartu barru barruan...
Eta ezin!
Finkiago mundu guzia
Eni deika
Hire bihotza nahi diagu
Maitatuak izaiteko
Gure manerekin, gure koloreekin
Giren bezala...
Dei hori sartu zait
Bihotzeraino
Eta min dut
Gaur, ilhun duk ene bihotzean...
Gaur ilhun duk zeruan
Zer izanen da biharko goiza?
Gaur ilhun duk ene bihotzean
Zer izanen da ene geroa?
Anaia!
Gaur ilhun egiten dik zeruan:
Lanho beltz batzuek gorde diaukuie ilhargia.
Gaur ilhun egiten dik munduan:
Gerla mehatxuek ezarri gitie ikaretan
Herra solasek min egin diaukuie bihotzean.
Gaur ilhuna jeutsi zauk bihotzeraino:
Zeruko lanho guziak bildu zizkiak
Trumilka bildu jo pizu batean.
Gaur min berri bat jin ziak bihotzaren erdian:
Mundu guziko garrasiak alde guzietarik
Sartu zizkiak eta...
Min diat bihotzean.
Oihu egiten deat
Aneia.