MANEX ERDOZAINTZI

AMA BEGIRA ZAZU..

-1-

Zazpi probintziek bat egiten duten Eskual-Herriari!

Bere mendi, zelai, pentze, oihan eta alor eta etsasoari

Aspaldinoko denboretan hor gaindi beitirade

kokatu eta finkatu nunbeitik jin gure

Eskualdun arrazako Arbasoak...

Eskual-Herria

Gure Lurra...

Bere mendi aberats

Bere alhor lantu eta pentze berdeekin...

Arbasoek beren kaskoaz eta besoez eraiki herrialde xuriekin

Eliza baten itzalean...

Eskual-semeen Egoitzari

Ene sor-Herriari

Ama begira zazu...

-2-

Gogoz eta bihotzez bat egin nahi duten Eskual- semeeri!

Beti beitaude beren odol garbi eta azkarraren jabe

Tinko beren azturetan

Eta heraberik gabe so geroari

Beren mintzairan tente.

Bizi beitirade beren sor-herrian

Beren izerdiaren gostuz aberastuz

beren eskuez oratuz.

Ez dira ez lanari uko egitekotan

Ez eta ere ihes abiaturik

Baitakite lurrak haziko dituela

Indar emaiten balin badiote.

Beren mendietan gaindi, alde guzietarik

Aditu izan dute

munduko giza-seme guzien deiaren oihartzuna...

"gose gaituk, aneia, Jainkoaz gose...

eta gosearekin herrestan, esperentxarik gabe,

joatzi han nunbeit munduko bideetan...

Otoi adi zazue gure deia

Ezagut zazue zuen haurriden mintzoa...

Eskatzen dautzuetegu ogia... Jainkozko ogia

guk ere gogo'bihotzak Jainkoaz aserik

maita dezagun eta amodioz kanta

Gure Aita zeruetan dagona!!

AMA BEGIRA ZAZU...(2)

-1-

Zazpi Probintziek bat egiten duten Eskual-Herriari!

Bere mendi , zelai, pentze, oihan, alor eta itsasoari

Aspaldinoko denboretan gaindi beitirade

Kokatu eta finkatu nunbeitik jin gure

Eskualdun arrazako Arbasoak...

Gure Arbasoek beren kasko eta besoez

Eliza baten itzalean

Eraiki herrialde xuriekin...

Bere mendi, zelai eta oihan aberatsekin...

Bere pentze, alor berdeekin...

Eskual semeen egoitzari

Ait'Amek eskaintzen daukuten

Gure sort-Herriari...

Gure Lurrari:

Ama begira zazu!

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons