KAIOLETAN
Kaiolan
Asarrezko negarrean
Otso beltzen giltzapean
Bere herri ta anaien
Zori-txarra ikustean
Deadar egin dualako.
Eta bitartean... bere anaia
Kaiolan
Ixilezko negarrean
Beldurraren giltzapean
Bere herri ta anaien
Zori-txarra ikustean
Deadar egin ez dualako.
Eta bitartean... beste anaia
Kaiolan
Ezerizko negarrean
Aberatsen giltzapean
Izardizko bizitzean
Anka biak illobian
Deadar egin ezin dualako.
Eta bitartean... denak… kaioletan.
Abendua'ren II'ean