Ez nuen nigarrik
Begietan
Ez eta erlasturiarik
Zintzurrean
Baina
Goibeldura
Barruan
Ez dakit zergatik
Ez dakit norgatik
Baina
Goibeldura pizu bat
Gogo-bihotzetan
Eta gorputz guzian
Ene buruaren aurrean
Bekoz-beko
Bakartasun xoilean
Ene barruko goibeldura
Bekoz-beko
Berean bildua eta koropilatua