Alesia estazionetik ateratzean
Lurpeko korridorean
Murru paratari finkatua
Emazte bat
Adinetako emazte bat...
Atzo ere ikusi zindutan
Bainan ez nintzaizun
Ohartu
Gaur bezala...
Tabako untzi bat eskuan
Eta hutsa
Atzoko jauntzi ber berarekin
Jauntzi zurpaila
Bainan atzo ez nintzaizun
Ohartu
Eta besteak bezala pasatu nintzen
Zure aintzinean... eta joan...
Gaur behako bat egin dizut
Eta pentsatu dut
Ene ama izaiten ahal zinela
Murru parata bati finkatua
Espaziorik gabe
Adiskiderik gabe
Jendartean galdua
Ene ama izaiten ahal zinela
Pilda hits horietan gaizki beztitua
Tabako ontzi bat ahurrean
Murru parata bati finkatua
Begiak lurreko malur guziez beteak
Ene ama izaiten ahal zinela
Eta nigar egin dut
Zure itxura neramala
Amari pentsatuz...