MANEX ERDOZAINTZI

POETA BAT NERE ERRAIETAN...

Zangoak eta besoak

Falta ditut

Ebaki dizkidate

Ari ziren ari ziren

Indarka eta izerditan

Ogi jotzeko mekanikaren erritmoan

Errauts eta burrunba

Ari ziren ari ziren

Anaiak eta hauzoetako gizonak

Mekanika bazkatzen, lastoak altxatzen,

Bihi zakuak karreatzen

Ahotza baztertzen.

Batusaren erritmoan

Bipil, zalu, erne

Bata bestearen ondotik

Bata bestea lagunduz

Orenak eta orenak

Batetik bestera

Bazen solas, arralleria, kantu eta zinka

gure etxondoko bazterretan...

Haur ttipi bat

Bazabilen batetik bestera

Ogi jotzeko mekanikaren burrunbak

Batetik bestera, irri eta josteta,

Haur ttipi bat bazabilen trostan

Batusaren erritmoak xoratua

Anaien eta hauzoetako gizonen

Zangoetan batetik bestera itzulipurdika

Irri eta josteta, kantu eta zinka

Gure etxondoko inguruetan...

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons