LORE GOR(R)IEN BALADA
Zelai ertzeko lore gorriak
neguak zapuztu ditu
neskatxaren ezpain eriak
zeinek laztanduko ditu.
Gure herriko baratzak dira
Lorerik gabe gelditu.
Udaberriko lili garbia
gure lurrean heldua
gaueko amets bat bezala
egunsentian galdua,
gizon dirudun baten etxean
hain gazterik usteldua.
Loreak zeinek jarri zituen
Elizako aldaretan
nagusiak ekarritako
zilarrezko ontzietan
Orain larrosik ez dut ikusten
Euskalerriko kaletan.
Diruak mintzo egiten badu
neskatxaren bihotzean
birjinak autsiko dituzte
ezkontzako arratsean;
gizonak zeinek maiteko ditu
kartzelatik irtetzean.
Aizeak negar egiten badu
emendikan pasatzean,
erantzuna emango dizut
arrazoia galdetzean
zenbat pekatu ikusten ditun
euskaldunaren etxean.