MANEX ERDOZAINTZI

Barda uono euriak zerutik burrustan

Alhor eta pentzeak beitziren uretan

Kanpoan chakur tchar bat ezpeitzen ageri

atherbe bero baten zitezken bilhari.

Goiz huntan zer atheri ederra zeruan

Iruzkia arraiez goraki dirdiran

Goiz huntan zer bakea daukatan ugari

Bihotzean gaindika eskainiz deneri.

Zoin den urdin garbian goiz huntan zerua.

Zonbat alegeraki lurra aphaindua.

Nik ere dut bihotza alegeratua

Biziaren pozari nago zabaldua.

Bidean noa, egun, makila eskuan

Chuchen chuchena doan, ene aintzinean

Bide luze zalhuan, boneta buruan

Denbora ederraren mentura onean

Bidean noalarik, makila eskuan

Pentsaketa eginez...

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons