MANEX ERDOZAINTZI

BERE JAKITATEAN...

Mintzo zen

Gora eta azkar:

Hitzak heldu zitzaizkion

Iturriko ura bezala

Ezpainetan

Pirripatzen zitzaizkion

Xehe, arin, zalu

Gizarteaz mintzo zen

Gizarte berriaz

(Aladere...)

Eraikitzen zituen

Zimenduak eta aldamiak

Murruak, pitraiak

Altxatzen zituen

Laster, xuxen, finki

Magikoki

Orenak eta orenak

Mintzo zen

Gizarte berriaz

Hitzak itzulikatuz,

Murtxatuz, klaxkatuz

Ahoan

Ateratzen zitzaizkion

Eta alde guzietara

Eskapatzen zitzaizkion

Gizarte berri baten

Plangintza ziloketan

Kokatzen zitzaizkion...

Alkoola Gainditu zitzaionean

Hitzak

Zintzurrean

Ito zitzaizkion!

Parise-Euskadi treinean, 1983ko maiatzaren 21ean

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons