MANEX ERDOZAINTZI

PASATZEAN

Maitatuko zaitut

Neure bihotzean

Memento baten

Izpian

Erranen dizut

Ele minbera bat

Bizitzari

Ohar zaiten

Dena dela

Izar xume bat

Zeruak eskaintzen diguna

Eta bere urrunean

Atxikitzen!

Utziko dizut

Neure soan

Ateka ttipi bat

Botako dizut

Azpi keinu bat

Bizitzari

Ohar zaiten

Dena dela

Eguzki flako bat

Itsasoak balakatzen duena

Eta bere erraietan

Irensten duena

Gauerako

Parise-Euskadi treinean,
1983ko maiatzaren 21ean

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons