Mundua datorkit
Bere eremu
Luze-zabaletan
Eta itzulikatuz
Dohakit
Ezazolki
Ni gabe...
Ni
Hedoien arteko
Lano ttipi bat naiz
Herabea bainan ergela
Zeru lurrak
Elkarri juntatu
Nahi nukeena
Kartsuki...
Bizkitartean...
1983ko maiatzaren 16an