MANEX ERDOZAINTZI

EMAZTE BAT LANBROAN

Metro sartzean

Eskalierraren zolan

Murru paretari finkatua

Ezkerreko eskua luzatuz

Zinauden

Herabeki...

Lanbro izpi bat soan

Doi-doia murmurika zinezakeen

Zeure ezpain flakoetan

Eske baten melodia berdina

Gauaren nahasian ordukotz

Moteldua...

Avez-vous un franc s.v.p.?

Denek bagenuen

Gehixago edo

Gutxiago

Bainan ez

Liberako bat...

Ororen karkulan

Kondua xuxenegi

Zitakeen-eta

Iragaten ginen

Zuri hurbil

Urrunetik...

Parisen, 1983ko maiatzaren 16an

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons