IZAN... EZ IZAN...
Badaki
Bazakien gauza zernahi
Orotarik eta ororentzat
Hutsa eta bertan Hitzaren hutsa eta
Izaten ahal zela bertan amildua
Ez zuen oraindik ikasi... izaten ahal zela
Ez zuen oraindik ikasia...
Bazakien
Jatorri ona, jatekoa
edatekoa eta oparotasuna
Bazakien
Papoa harro-harroa
larderia eta manamendua
Bortxarik gabe jakitatea ere apur bat
Behar den doi hura
Orotan eta orotatik gainditzeko
Asko gauzaren azala
Dirdira bazakien
Hutsaren
amilduran
[1983]