EUSKADI...
Aita Saindua Euskadiko lurretan pasaiant ibili den egun hauetan, Itziaren semeok espero genuen Ebangelioa, Berri ona, ez dugu jakin...
Gaitzeko muntadura baten medioz, Parisek eta Madrilek, elkarren arteko bereizgoak gorderik, elkar aditu dute, bidaia hau estakuru, mundu osoari gure Herria bolbora-herri bezala itxuratzeko eta presentatzeko. Frantziako eta Espainiako telebista-irratiek eta kasetek, gezurrez eta laidoz muntadura hau ederki eta gora ordezkatu dute bertako eta kanpoko jende xehea eta langilea engainatu nahiz...
Gure herri hau presondegi bat iduri egin eta utzi digute. Geure Fedean barna kolpatuak izan gara.
Bainan, gizonaren Semearen Esperantza ez da hil Itziaren semeen erraietan...
Besarkatu nahi zaitugu
Euskadi, geure lurra...
Alde orotatik
Iparraldetik eta Hegoaldetik
Atarratzetik Bilboraino
Gazteizetik
Iruņan gaindi
Baionaraino
Tinkatu nahi zaitugu
Geure hatzaren espazioa...
Eta muin ematen dizugu
Lehenengo eta gaurko
Itziaren semeek
Urratu eta ireki
Askatasunaren
Bide gunetan...
Muin ematen dizugu
Zure aurpegi osoan
Beldurrik gabe
Erraietaraino...
Zu altxatzeko eta askatzeko
Bizia eman dutenekin
Preso direnekin
Borroka daramatenekin
Justizia eta maitasunaren
langile zintzoekin...
Munduaren agerian
Eta mundua lekuko
Muin ematen dizugu
Geure Esperantzaren lurra...
Domintxainen, 1982ko Azaroaren 11n