MANEX ERDOZAINTZI

ZUREAK GAITUZU JAUNA

1980ko Martxoaren 26, asteazkena:
Donapaule-Domitxaineko Frantsiskano anaidia doha Belokera, Beneditano Fraileekin egun bat iragaitera, elkar ezagutzeko, elkar estimatzeko, euskal lurretan Euskal jendearentzat Jainkoaren Berri onaren lekuko argiak izateko, gaur eta gero...
Hinki-Hanka-ren poema liburua eskeini nioten, poema hitz hauekin, egun honen oroitzapenean...

Ala beneditano

Ala Frantsiskano

Biziaren Jaun Goikoa

Zureak gaituzu

Eta zurekin zuretzat

Bizi nahi dugu

Zure berri ona

Gugan obratzeraino

Eta aitortzeraino

Gugan bizi den

Euskaldun Jendearen

Erroekin eta erraietan.

Domintxainen, 1980ko martxoaren 26an

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons