ZUREAK GAITUZU JAUNA
1980ko Martxoaren
26, asteazkena:
Donapaule-Domitxaineko Frantsiskano anaidia doha Belokera, Beneditano Fraileekin egun bat iragaitera, elkar ezagutzeko, elkar estimatzeko, euskal lurretan Euskal jendearentzat Jainkoaren Berri onaren lekuko argiak izateko,
gaur eta gero...
Hinki-Hanka-ren
poema liburua eskeini nioten, poema hitz hauekin, egun honen
oroitzapenean...
Ala beneditano
Ala Frantsiskano
Biziaren Jaun Goikoa
Zureak gaituzu
Eta zurekin zuretzat
Bizi nahi dugu
Zure berri ona
Gugan obratzeraino
Eta aitortzeraino
Gugan bizi den
Euskaldun Jendearen
Erroekin eta erraietan.
Domintxainen, 1980ko martxoaren 26an