Phagoen hostoiletan
Haizeak musika arin bat jo zuen
Neure gorputz enoatua
Pausatu nuen pollikiņo iratze-lurrean
Autoan, treinean gogortua
Aulki batean, bulego aurrean
Talde baten ikuspegi
Bere mugimenduak galdurik
Bere erritmoak hautsirik...
Neure gorputz nagitua...
Iduritzen baitzaut
egunetik egunera
Gorputz higatu batean
Sartuz noala...
Burua hustu
Bihotza hustu
Gorputza hustu
Mendiaren erritmoetan sartzeko
Ilargiaren eta eguzkiaren
Haizearen eta lanoarekin
Erritmoetan ibiltzeko...
Burua urrundu
Bihotza urrundu
Gorputza urrundu
Ene indarren
Ene kapazitateen
ene sendimenduen
Xurgatzaleetatik
Phagoekin, elorri xuriekin eta iratzeekin
Hatsa hartzeko...
Haizea zetorren hegoaldetik
Musika firrinda bat zabilen phago hostoiletan zehar...
Neure gorputz enoatua
Pausatu nuen pollikiņo
Autoan, treinean gogortua
Aulkietan, bulegoetan plegatua
Talde lanetan ixil eta haiduru
Bere mugimendu naturalak ahantzirik
Bere erritmo normalak hautsirik
Neure gorputz desegina
Bildu nuen pollikiņo phagoen itzalpera...
[1977]