MANEX ERDOZAINTZI

EZ USTE IZAN

Ez uste izan

Nigarrak hola

Xukatzen direla

ez uste izan

Gogoeta batzu

Arinki hola

Ohiltzen direla

Ez uste izan

Ez

Hitzak hitzen ondotik

Hitz bat hitz bi

Hola

Ezpainetan murmurikatzen

Edo

Paperrean lerrokatzen

Direla

Eta

Jendeak

Minik gabe

Zohitzen

ELEAN

Ez

Ez uste izan!

Tolosan 1970ko Martxoan

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons