EGUNGO BERRIETATIK...
1976.ko irailaren 2-an
goizeko seiak eta laurdenetan
fazisteriaren esku gordeak
bonba bat bota du
fazisteriaren esku kriminelak
bonba madarikatu bat zartarazi du
Zabal liburutegia, Pannecau karrikan, Baionan
fazisteriaren asmo madarikatuak
hondatu digu bonba bat zartaraziz
goizeko seiak eta laurdenetan
langileria doi-doia jeikia den tenorean
eta bere kafetxoa hartzen ari den tenorean...
Ordukotz joana da, joanak dira
urrunduak eta ihesian gordeak dira
fazisteriaren morroi zitalak
langileria doi-doia atzarria den tenorean
kapitalaren sasikumeak
Polizia eta jende kuriosak bilduko dira
biltzen dira afera arrunt baten inguruan bezala
karrikako komertzantak ari direlarik
mitraki, eta zurki eta botikerien erraztatzen
barneko kexua ez jakin nola gorde
Polizia eta jende kuriosak bilduak dira
karri(ka) partean bonbak egin desmasiak begistatzeko
baina jende langileria doa bere lantokira
bere kexua golkoan
lanera joan behar baitu...
Sarrixago edo asterian jakinen du
jende langileriak beti berandegi jakiten baitu
Pannecau karrikan beste langile batzuren
lan tresna eta ogia eta izerdia
kapitalaren sasikume zirtzilek
bonba batez funditu dituztela
jende langileriak jakiten du
beti bezala polizia eta jende kuriosak
afera arrunt baten inguruan bezala bildu direla.
Ordukotz joanak ziren eta urrunduak
fazisteriaren eskumakil oihesak.
[1976]