MANEX ERDOZAINTZI

NOR OTHE GIREN

Nor othe giren

Jazarriren

Kadinen erauzten

Gaur elgarrekin

Dugu jakin

Bai eta zin egin.

Zer uhel zaizu

Bixtan sartu

Egoiteko itsu

Nola zeraiten

Oro johan

Odola turritan

Burua zauten

Joz zartatzen

Ahoa zauritzen

Soina abreki

Lahardeki

Sakildu zorrotzki

Nor othe giren

Jazarriren

Kadinen erauzten

Gaur elgarrekin

Dugu jakin

Bai eta zin egin

Zer lertzok haigu

Hi elkhortu

Ez baituk behatu

Ene garrasi

Luzeari

Egin duk ihes

Zendako nauten

Ni iruaiten

Biziaz gabetzen

Othe zakiten

Zonbat nuen

Bizia maitatzen

Nor othe giren

...

Urrilorea

Iphularran

Loratzen denian

Hil nizala ni

Orhoit hadi

Libertate gatik

Eho nautela

Behakila

Etzalaka uka

Ene tormentak

Nardaketak

Eztuk gezur-bentak.

Nor othe giren

...

Elder-kiretsaz

Ta hil lotsaz

Hagun zuriz latzaz

Nie egotzi

Ta xehaki

Eta hik ahantzi.

Zintzurretikan

Sortzen nikan

Lastuna errekan

Ta sabeletik

Ixurtzen nik

Barneko mamitik

Nor othe giren

...

Hegaztin baten

Itzala zen

Nitarat hedatzen

Hiltziak nola

Din hegala

Beltz eta zabala

Haritz gainera

Hik bandera

Altxatzian gora

Ene hezurren

Lurra duken

Urriloraturen

Nor othe giren

...

EUZKADIN 1975-eko urrian

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons