MANEX ERDOZAINTZI

(Bertsolariek presentatzea egin ondoan...)

Berriz BURGOSEN

BARZELONAN

eta MADRILEN

funditu daukute Zuzentasuna.

(..... musika .....)

Berriz ere BURGOSEN

BARZELONAN

eta MADRILEN

fusilatu daukute Askatasuna.

(.....musika.....)

BURGOSEN

BARZELONAN

..eta MADRILEN

Angel OTAEGI

Juan PAREDES MANOT "TXIKI"

José SANCHEZ BRAVO SOLLAS

Ramón GARCIA SANZ

José UMBERTO BAENA ALONSO

hil dauzkigute.

(.....musika.....)

KANTUA: Ez, ez dut nahi

Ez holako zibilizaziorik

.............................................................

Haien urrats herrestoak galdu dira Espainiako karriketan

Haien mintzo soinuak ixildu dira presondegiko gauean

Haien gorputz gordinak itzali dira lurreko jauntzian...

(... musika ...)

Bainan zuzentasuna ez baita hola hiltzen...

Askatasuna ez baita hola kalitzen...

Herri langile bat ez baita hola hezten...

Bat, bi, hirur eta mila bihotzetan

Zuzentasun berriak ari dira sortzen...

Bat, bi, hirur eta mila bularretan

Askatasun berriak ari dira loretzen...

Bat, bi, hirur eta mila menditan

Herri langile berriak ari dira xutitzen...

(...musika: azkar eta gero eztituz...)

Bainan zuzentasuna ez baita hola funditzen...

Askatasuna ez baita hola itotzen...

Herri langile bat ez baita hola fusilatzen...

Haien urrats herrestoak ezagun dira mendiko xenderetan

Haien mintzo soinuak entzuten dira etxaintzineko atean

Haien gorputz gordinak ibilki dira herriko plazan.

(...musika: azkar-azkarra)

Bat, bi, hirur eta mila bihotzetan

berriak ari baitira sortzen...

Bat, bi, hirur eta mila bularretan

skatasun berriak ari baitira loretzen...

Bat, bi, hirur eta mila mendietan

Herri langile berriak ari baitira xutitzen...

Herri langile honen ogian eta arnoan

Hil dituztenen gorputz gordinak eta odol beroa

Hil dituztenen mila amets eta burruka

Zuzentasun berriak ari dira sortzen...

Herri langile honen ogian eta arnoan

Hil dituztenen mila nigar eta kantu

Askatasun berriak ari dira loretzen...

(...musika azkar-azkarra...)

Eta mila herriren oletan

ekintza gogorrak ari dira moldatzen...

Eta mila mutikoren gogoan

amets argiak ari dira dantzatzen...

Eta mila neskatxen ezpainetan

kantu alaiak ari dira loretzen...

Herri langile honen ogian eta arnoan

bizi berri bat ari da azkartzen...

(...musika alaia...)

[1975]

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons