1975-KO ODOLKETAK EUSKADIN
(Airea: Gazte naiz eta lorios)
Leloa
Arrotzak Gure Herrian benganatu nahian (bitan)
Harmaka dira ari lanian odolezko larderian
Odol-zedarri dute ezarri beren ta gure artian.
Koblak
Aurten Gernikan duzte basaki argi-hastin aurtiki (bi.)
Bi jaun-andere zagunek aski gudari zaintzen egoki
Bizkai karrikan GARAI IŅAKI eta BLANKA SARRALEGI
Ber-egunian lorail-erdian hil zuten huraz haindian (bi.)
Lagun "MOTRIKO" jada zauritan hil bere hogoi urtetan
"Ajangizeko" auzotegian "Mendietako" athian.
(Leloa)
Hamar egunik etzen iganik hil-mezu zen "Ondarrutik"
Luis ARRIOLA han garbiturik etzuen hogoi urterik
Pedro GARCIA hire lanetik hartzen duk bala bat onik
Mutil ederra Josu MUXIKA ainguru begiak dauzka (bi)
Libertatiaz amoros da-ta badabil urrun guduka
Uztallez dute etsaiek bota hil-tokia Madrid baita.
(Leloa)
Eskual Herrian gaur-egunian oro gira hil zorian (bi.)
Bas'ihizien modu berian LACKELL ta SAN SEBASTIAN
Ala Bizkaitar berdin Aleman ukaiten balak burian.
Zuzentasuna dute egotxi Espaņa hortan oiheski (bi.)
Mundu guzia gohaindiz naski besterik dute atxiki
Barzelonako jendeak daki nola hil daukuten "TXIKI ".
(Leloa)
OTAEGI zen gure artian maitatua Azpeitian (bi.)
Maitasunaren adin minian tiroz hil Burgos hirian
Buruil betian hoitazazpian larrazken ederrenian.
GARMENDIA ta "FELIX" dirare "WILSON " ta "GOIHERRI"
Heroaren goaitatzaile heiekin asko bestalde
Eskual Herriak oraino duke odol ta nigar xurtzaile.
Leloa
Arrotzak gure Herrian berenganatu nahian
[1975]