MANEX ERDOZAINTZI

EIHERAZAIN IHOLDIN<

Eiherazain Iholdin aspaldi haundian

Gure bizia johan herrialde maitian

Oraino nahi nuke ikusi mendian

Zonbeit urtez ekia naizeno mundian.

Ez dut makurrik egin ustez eskualdian

Orok naute zagutzen inguru guzian

Gauaz eiheran eta egunaz bidian

eremaiten neure zamarian.

Ogi-gaia zamariz helduz jendeentzat

Zorionezko lana izan da enetzat

Janari ekartzale gizon aurhidentzat

Jarraik niro Jinkuak kundatu urthentzat

herria ene sor lekia

Bihotzian zintudan bethikotz hartia

nuen andria untsa maitatia

Eta gu bien haurrez etxia betia.

lerro-lerro ziraren johaki

Ahal bezala biziz gastatuz hemeki

Gure haurnoak hazi polliki-polliki

Zeruari eskerrak bihurtuz bilduki.

Iholdiar lagunak zer zeraitan gerta

Badakizue ontsa publikoa baita

bat jaun batzuek egin nahi eta

Poxulian banaute ezta ene falta.

Kanporat etxetikan naute manatua

Putzu leku etxia daute hautatua

Auzi eta paperez naute igatua

Haundi banintz nintaike errespetatua

Nola ene zuzenak erauntzi dautatzen

deiet laguner eni junta dizten

Ez gira ari behar zakur haundi hazten

Otsoari ardia dugun utzarazten.

Toberak Iholdin, 1974ko abenduan

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons